Durangoko Ezkurdi pilotalekuak La Habanako «Palacio de los Gritos»-en antza hartu du gaur. Ez itxuragatik, soinuagatik baizik. A
zelako ohiu eta animoak entzun diren! Durangoko Zesta-Eskola berriaren ekimenez 450 ume batu dira herriko pilotaleku eraberrituan zesta-punta ezagutzeko helburuz. Biziki gozatu dute Barandika, Lekerika, Erkiaga eta Zabalaren erakustaldiarekin eta ondoren umeak eurek hasi dira zesta-punta probatzen.
ERAMAN! enpresako pilotariak ere gustora aritu dira umeei zesta-puntarako lehenengo gomendioak ematen. Duela aste gutxi Bilbon izan ziren, San Inazio auzoan sortu duten Levante Jai Alai eskola berrian.
Durangoko zesta-eskola duela hilabete gutxi aurkeztu zuten baina irailetik aurrera hasiko du ikasturte ofiziala, besteen artean, Aritz Erkiaga monitore bezala hartuta.
BIDEOAK:
1-https://www.facebook.com/JaiAlaiNews/posts/752219153365402?notif_id=1686581508960229¬if_t=feedback_reaction_generic&ref=notif
2-https://www.facebook.com/JaiAlaiNews/videos/644258897735524