Txapelketaren egutegia eta kartel nagusiarekin batera atzo egindako aurkezpeneko garrantzitsuena laburbilduta jarraian.
XLVI. ekitaldia, 1971-2017, 1981an ez jokatu izanagatik:
· 1971-1987 – Pala motzez eta eskuz ( afizionatu 1. eta beterano mailetan)
· 1988-2007 – Pala motz eta eskuz baina beteranorik gabe.
· 2008-2017 – Eskuz gazte-jubenil eta 23 urtez azpiko mailetan.
Aurtengo ekitaldia:
· Aldaketa garrantzitsu bat partidu egunetakoa, azken urtetako astearte eta ostegunetik astelehen eta ostiralera pasatua garain berean jokatzen den beste txapelketa batean partehartze eta lehiaketa sisteman izandako aldaketengatik.
· 40 pilotarik parte hartuko dutenak, gazte-jubenil mailan 16 eta 23 urtez azpiko mailan 24, bataz besteko adina hauxe izanik:
o Gazte jubenileta 17 urte eta 3 hilabetekoa
o 23 urtez azpikoetan 20 urtekoa juxtu.
· Lurraldekako partaidetza:
o Gipuzkoak 19 pilotari
o Nafarroak 11 pilotari
o Bizkaiak 6 pilotari
o Errioxask 3 pilotari
o Arabak pilotari bakarra
· Pilota elkarteak egiten duten ekarpena:
o 3 pilotarirekin: Zapi Iturri-Amezketa, Ilunpe-Azpeitia, Markina, Oberena-Iruña eta Errioxarrak.
o 2 pilotarirekin: Lakpe-Lazkao, Bergara, Gazteleku-Andoain, Zugarralde-Burlata, Ultzama, Huarte-Iruña
o Pilotari bakarrarekin: Portugalete, Bera Bidasoa, Galdakao, Tolosa, Iurreta, Olalde-Antzuola, Goizueta, Oiarpe-Oiartzun, Gure Txeru-Getaria, ZKE-Zumaia, Añorga, Agiña eta Gasteiz.
· Sarrerak pilota jaialdietarako: 6€ finalean ezik, 8€. Bederatzi jaialditarako bonoa berriz 30€.
Udaletxe eta pilota elkarteko ordezkariz gain mahai buruan exerita zeuden pilotariak:
· Andrés Iriondo: 1983, 1984 eta 1985ko Diinastia Etxabeko aurrelari txapelduna.
· Martin Alustiza, 1979ko aurrelari txapelduna.
· Jose Antonio Aizpurua, 1979ko atzelari txapelduna Alustizarekin batera.
· Gorka Aristi aurtengo gazte jubeniletako pilotari Getariarra
· Oier Larrañaga aurtengo gazte-jubeniletako pilotari Zumaiarra
Pilota munduko atal ezberdinetaz galdatuak hauexek jasotako iritziak:
1. Dinastia Etxabeko partehartzetaz:
a. Iriondo: eskuzko pilota partidetaz gain pala motzeko partidutaz gogoratzen naiz, hango anekdota eta abar.
b. Alustiza: 16 urte nituala jokatu nuen lehenengo aldiz eta bigarrenean txapela jantzi Aizpuruarekin. Handik belaxe egin nuen profesional mailan debuta
c. Aizpurua: Dinastia Etxabe zen garai haietako txapelketarik garrantzitsuena Antiguokoarekin batera
2. Pilotarien prestakuntza fisikotaz:
a. Iriondo: ez genuen ezer berezirik egiten, pilotan jokatu bai, ahal zen guzitan eta ez frontoian bakarrik, horretarako prestatzen zen edozein leku eta garaitan.
b. Alustiza: Pilotariak bere kabuz entrenatzen ginen orduan enpresarekin ez egonik gaur egungo lotura edo harremanik. Partidua jokatu eta sobrea jasotzerakoan: eskuetaik ondo amaitu al dek.. halako egunetan hurrengo partidua! etzen besterik. Lehenengo analitika egin nuenerako urte asko neramatzan jokatzen profesionaletan eta balore gehienak okerrak atera zitzaizkidala gogoan dut.
3. Pilota bera:
a. Alustiza: arlo honetan egin da aldaketarik haundina. Gaur egungo materiala oso azkarra da, atzelariei egiten diolarik kalterik haundina aurrelarien mesedetan. Atze koadroetara ziztu bizian joaten den pilotari esku ondo sartzea zaila da gaur egun eta aurrelariari kentzea are eta zailago, eta horrek behartu du pilotaria saketan airez sartzera.
b. Iriondo: garai haietan ere pilota dezente joaten zen errebotera, Aldazabal bigarrena dut gogoan. Martinek: bai baina aurrelariak atzelariei aurrekoadroetan pilota on asko uzten zietelako ere bai, gaur egun aurrelariak atzelariari lekua kendu diote pixkabat eta atzelariak ez du lehen bezain hainbat pilota on izaten aurrekoadroetan.
c. Aizpurua: lehengo pilotari onak oraingo pilotakin ondo moldatuko ziren eta aklderantziz ere berdin.
4. Pilotarien portaera: Hirurak diote lehen ere bazirela gaitzezteko jarrerak eta orain ere bai.
5. Pilotari izateko sekretoa:
a. Alustiza: Ordu asko pasa behar da frontoian pilotan ondo jokatzera irixteko, ez pilota elkarteko astean behin edo bi alditako entrenamendutan bakarrik, ia egunero egin behar da pilotan.
b. Iriondo: guk alde hortatik ez degu izan akatsik, gaitasun haundirik ez genuen baina gogoa eta ahalegina sobrean!
6. Telebistaren eragina:
a. Alistiza: Orduan ez bezela gaur egun pilota telebistari esker bizi da hein haundi batean pilota, telebista berari ere ondo daorkiolarik pilotaren programazioa. Telebistak ikuskizuna eskatzen du eta ezinezkoa litzateke gaur egun telebistaz ematea garai bateko 900 eta 1000 pilotakadako orduterdiko partiduak, begiraleak aspertu eta beste kate batera pasatuko lirateke.
7. Pilotari kopurua bajatzen profesional eta afizionatu mailan:
a. Alustiza: Errealitate garbia, garai haietan «Empresas Undadas» pilotari enpresaren koadroa 70 pilotaritik gorakoa zen, gaur egun 35, 30ekoa. Abiadura azlkarregian doa pilota, pilotariei asko eskatzen zaie gaur egun eta adin oso gazteetatik gainera eta pilotari onak direnak ere erretzeko arriskua dute. Pilotariak, lehen ere bai bakar batzuk, baina gaur egun oso gazteak direla debutatzen dute eta kopuru haundiegia ez dagoenez debutazera iristen ez direnak afizionatu mailako txapelketetan lehiatzeko aukera askorik gabe geratzen dira, pertsonalki bakarrik geratzen diren sentsazioarekin eta sasoirik onenean pilotan jokatzeari utziaz orokorrean. Gure garaian 35 urtekin pilotan jokatzea oso normala zen eta gaur egun bakan batzuk bakarrik dira 30era iritxi eta jokatzen jarraitzen dutenak. Horregatik ere bai behar bada pilotari profesional ohiak dituzten aukerak gaur egun afizionatuen ordez jokatzeko, haueri lekua ere kentzen dietelarik nahiz eta antolatzaileak izan azken hitza horretan. Bai profesional eta bai afizionatuetan atzelaritan dago hutsunerik haundina, 3.ataleko pilota motarengatik ere bai eta hedabide eta ekonomikoki ere gutxiago baloratuak daudelako ere bai behar bada nahiz eta hau beti ere horrela izan den.
b. Iriondo eta Aizpurua: Orain baino askoz adin zaharragorarte jokatzen zen lehen pilotan, begiratu besterik ez Dinastia Etxabeko beteanoen txapleketa esate baterako.
8. Pilota kirol bezela:
a. Alustiza: kirol norbanakoa da eta gogorra, sakrifizio haundiak eskatzen dituana bai pertsonalki eta iguruarekiko, eta ez eskuak bakarrik, begitratu besterik ez pala, erremonte eta xisteraren beherakada. Kirol denetan bezela suertea era behar da, gorputzak ere lagundu egin behar du eta eskuz behintzat eskuak dute eragin haundia. Nik ez dut arazo haundirik izan zorionez, ez nuen bestela jokatzerik izango hainbeste partidu, urtean 100dik gora joatatutako asko izanik. Baina zaindu ere ondo egiten nituen eskuak, magina bat aldiz oheratua nahiz amak jarritako berbena belarrezko enplastoz boseolariak bezela bi eskuak bendatuta.
9. Oier Larrañaga eta Gorka Aristi aurten lehenego aldiz parte hartuko duten pilotariak esandaoak:
a. Larrañaga: Gustora sentitzen naiz pilotan jokatzen eta horretarako aukera dedan guzitan jokatzen dut, ez da sakrifizioa niretzat pilotan jokatzea. Espektakuloa eman duten pilotarak ditut gogoko, Mikel Goñi adibidez. Aurtengo Dinastia Etxabeko txapelketan parte hartzeko emandako aukera aprobetxatu nahi dut eta saiatuko nahiz baina zaila dago aurrera joatea bikote onak direlako gainontzeko denak.
b. Aristi: Txiki txikitatik jokatu dut pilotan, betidanik izanda nire gustoko kirola eta ikasketari baino denbora gehiago eskaini izan diot nire denbora libretan. Titin izan da nire idolo eta gustoko pilotaria. Dinastia Etxabe txapelketan berriz ahaleginduko naiz dedan guztia ematen.