APIRILAK 7 IGANDEA 11,00 HERNANI
BURUZGAIN (ULTZAMA) / ZARAMAGA (GASTEIZ)
Kadeteak: Martikorena-Sarasa II / Sanz-Saraso
Jubenilak: De la Fuente-Arce / Bengoa-Fernandez
Nagusiak: Astiz-Sarasa / Mikel Rafael-Lopez de la Calle
Kadeteetan gasteiztarrak aterako dira favorito. Sanz aurrelaria Arabako txapelduna da gaur egun eta lagun ona dauka. Hala ere, nafarrak bi pilotari on dituzte eta erne ibili beharko dira.
Jubeniletan Ultzamakoak izango dira favorito. Euskalerriko azpitxapeldunak dira eta De la Fuente aurrelaria besteak baino gehiago da maila honetan. Arabarrek bi pilotari txukun dituzte, baina beren garaipena ustekabe handia litzateke.
Nagusietan partidua berdindua espero da. Buruzgainen Sarasa atzelaria nabarmentzen da eta Astiz lagun egokia du. Zaramagatik Mikel Rafael etorriko da, eskarmentu handikoa oraintxe oso ondo dabilena eta eskuz banaka Arabako txapelduna, Lopez de la Callek lagunduko dio, honek Probintzikoan ikusteko moduan jokatu zuen.
APIRILAK 7 IGANDEA 10,00 ANDOAIN
PAZ ZIGANDA (ATARRABIA) / MARKINA
Kadeteak: Ibarra-Murillo / Alvarez-Egurrola
Jubenilak: Lakabe-Prim / Ormaetxea-Aspiazu
Nagusiak: Vidan- Mina / Aguirreamalloa-Malaxetxeberria
Kadeteetan faboritoak Paz Zigandakoak dira. Ibarra eta Murillo Nafarroako txapeldunak dira gaur egun eta mailako bikoterik onenetakoa. Markinakoak gaztetxoak dira eta tantorik gehienak egiten saiatuko dira.
Jubeniletan ere nafarrak dira favorito. Pilotariak, ez batekoak ez bestekoak, ez dira goimailakoak, baina Lakabe eta Primek emaitza hobeak lortzen ari dira denboraldian.
Nagusietan azalduko zaigu partidurik berdinduena. Vidan eta Mina, Atarrabikoak, badute eskarmentua, baina Markinakoak gora datozen gazteak dira eta aurrelaria 22 urtez azpiko onenetakoa da.