DERIOKO.II GARAIKURRA

Atzo hasiera eman zen Derioko pelotako  II.Garaikurrarri.Lehenengo partiduan lau pilotarik parte hartu zuten 22.azpikoko mailan.Alde batetik Galdakaoko bikotea (LEGORBURU-GALARZA) eta bestetik (GORKA SOTO-MIKEL CUE)Zaratamotik.Lehenengo tantuetan partidua orekatuta joan zen 7.tanturarte baina hortik aurrera Galdakaoko bikoteak beste erritmo bat jarri zion partiduari. Nagusitasun handiz 22-9 ko emaitzarekin irabaztea lortu zuten txapelketa honetako finalerdietan.
Jarraian elite mailako 4 1/2 modalitatean bi pelotari haundik parte hartu zuten.Batetik Ander Antxia eta bestetik Asier Berasaluze.Oso partidu ona eta intentsitate haundikoa izan zen.Hasieran Antxia errestasun handiarekin aurretik jarri zen markagailuan 10-2.10-3ko egtiea lortu zuen Berasaluzek eta hortik aurrera 10era berdintzea lortu zuen.
Berdinketa ondoren markagailua oso orekatuta joan zen partidu guztian zehar baina badakigu jakin Antxia irabazle amorratua dela eta ez zuen amore eman.Azkenean 22-19ko emaitzarekin Antxia finalerdiak irabazte lortu zuen. Beraz maiatzak 14ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera Derioko II.garaikurreko finalean izango da.
Gogoratu datorren ostiralean,maiatzak 6an txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dela. 22.azpikoko mailan Dimako (ETXEBARRI-ETXEBARRIA) (ADRIAN LOPEZ-IZURIETA) bikotearen aurka. Eta 41/2 barruan Abadiñoko bi pilotari AMANTEGI VS URIARTE.
XAKER KIROL ZERBITZUAK S.L
IKER AMARIKA
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE