Amillategi
Eta hain gertu dago, izan ere. Olaizolak eta Irujok atzo beraien materiala aukeratu zuten eta badirudi ez dela emoziorik faltako larunbateko partiduan. Irujok adierazi zuen Aimarrek aukeratutako pilotak berak azken urteetan nahiago izan dituen bezalakoak direla, hau da, Aimarri ondo ez datorkizkion horietakoak. Aimar lasaiago azaldu zen, presioa Irujorengan jarriz. Bi pilotariak elkar ezagutzen dute eta badakite zer dagoen jokoan, ofizialki finalerako txartela eta ez ofizialki pilota belaunaldi oso baten nagusitasuna. Orain arte Irujok erakutsi du zerbait gehiago dela buruz buru Aimar baino. Edozein kasutan, momentu honetan bi pilotariak beraien heldutasunean daude, beraz irabazten duenak emango dio norgehiagoka bitxi horri bultzakada garrantzitsu bat. Dudarik gabe, larunbateko partiduan gertatzen dena harrizko letretan idatzita geratuko da.
Beraz, osagai bikainak ditugu Bizkaia Frontoiko partidurako:
Pilotari ikusgarrienak, hoberenak ez ezik, ikuskizun ederrena ematen dutenak.
Bien arteko ‘pikea’. Ez da gutxi hau ere. Beraien jarraitzaileen arteko pikea ere kontuan izatekoa da.
Buruz buru, bien artean pilotaririk konpletoena nor den argitzeko aukera.
Frontoi bikaina, bere historia propioa idazten ari dena.
Galduezina.