Finalaren atarian I: Atzelariak

Merino eta Laskurain (Argazkia: Justo Rodriguez)
Pilotan saskibaloian bezala sari bat pilotari onenarentzat balego, MVP deitzen dioten horietakoa, liga fasean jokatutako partiduengatik Aimar Olaizolarentzat izango litzateke. Baina konparaketa horrekin jarraituz, playoff garaian, pilotari onenak bi atzelari izan dira, David Merino eta Aritz Laskurain.

Merino eta Merinomania

David Merinok Olaizola-Beroizen aurka jokatu zuen partidua gogoragarria izan zen. Bere aurkariak, Olaizola tartean, erabat dominatu zituen. Orkesta zuzendari on batek bezala, tempoa bere eskuen bitartez agindu zuen. Bazirudien leku guztietan zegoala Merino, Titinen ekimenak libre uzten zituen bitarte guztiak betetzen bait zituen. Gutxitan ikusi da hain atzelari gazte batek horrelako heldutasuna erakustea bere jokoan. Pilota bikain kolokatzen du errioxarrak eta askotan hori nahiko izaten da partidua bere alde jartzeko. Merinomania bazter guztietatik zabaldu da. Okindegietan, tabernetan eta frontoietan Merinoren gaitasunak goratzen dira. Pilota jokoak irabazten du horrelako pilotari bat agertzen denean.

Laskurainen erregulartasuna

Gutxitan ateratzen da Laskurain faborito bezala jendearen aurrikuspenetan. Badirudi beti dagoala baten bat gehiago jotzen duena, edo sasoi hobean dagoana, edo…

Baina Laskurain da bikote honen euskarria. Berak eraman du zama txapelketako partidu gehienetan, kontutan izanik gainera, Xalari asko kostatzen zaiola partiduetan berotzen hastea. Ezker bikaina dauka eta eskubiz, jartzen duen kemenari esker, altura eman eta pilota urruntzen lortzen ari da. Merezita du finalean egotea eta bere aukerak izango ditu Merinorekin, antzerako jokoa dute biak eta. Nagusitzen denak txapelketa bere bikotearen aldera hurbilduko du, zalantzarik gabe.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE