Amezketako XXIII. Joxan Tolosa txapelketa: Emaitzak

Xalton Zabala

Asteburu honetako emaitzak hauek izan dira:

Uztailak 17 ,ostirala

Kadeteak Espinal 17 Errandonea 18

Oso partidu parekatua, polita eta tanto sorta ederrekoa. Beste behin, Elgetan bezela, Errandoneak irabazi zuen 17-14 galtzen egon ondoren. Oso ondo bi pelotariak.

Gazteak Elustondo 18 Ibarrondo 16

Partidu gogorra, haseratik Ibarrondo zuzen jokatzen eta bukaeran Elustondoren fisikoak agindu zuen.

Nagusiak Artola 3 Arzelus 18

Donostiarraren partidu borobila.

Uztailak 18, larunbata

Kadeteak Arteaga 4 Bakaikoa 18

Joanesen beste erakustaldi izugarri bat, eta aurtengo udaran ikasteko lekzio asko ematen ari da etxarriarra.

Gazteak Ugalde 9 Irribarria 18

Asko gustatu zen eta lan ona egin zuen Ugaldek 8-2 irabazten egon zelarik eta partiduari azkeneraino helduaz, bainan, inoiz egonden Irribarriarik fuertena tokatu zitzaion parean. Partidu ona.

Nagusiak Bixintxo 10 Arratibel 18

Kontuz aurten Arratibelekin! Gustora jokatzen ari data!

Herriko jaiak ditugunez, txapelketak astebeteko atsedena hartzen du,  konbidatuta zaudete festaz gozatzera.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE