Xalton Zabala
asteburu honetan jokatzen ditugu Joxan Tolosa txapelektako semifinalak egitarau honekin:
Abuztuak 31,ostirala,gaueko 22:00
Kadeteak. Bakaikoa (Etxarri)-Erasun (Zizurkil)
Gazteak. Mujika (Tolosa)-Elustondo (Berrobi)
Nagusiak. Santxo (Usurbil)-Rezusta (Bergara)
Irailak 1, larunbata, gaueko 22:00
Kadeteak. Erauskin (Berrobi)-Zabala (Amezketa)
Gazteak. Goikolea (Amurrio)-Irribarria (Arama)
Nagusiak. Arratibel (Ataun)-Arzelus (Donostia)
Partidu politak aterako diren itxaropenarekin konbidatzen ditugu pelotazale guztiak bertaratzea.
ondo izan
Ez dut ulertzen ezer. Kadeteetan zer pasatu da Errendonea, Arandia eta Altunarekin?
Zabala hori ez da izango Xaltonen familiakoa?
Egitaraua ondo dago? Kadeteak ondo daude? Badakigu txapelketa pribatua dela baina edozein gauza ezindaiteke egin
gaizki pentxatu hutsak zarete..
Altuna eta Errandonearen partidua atzeratua izan da Errandonea oporretan delako.
Arandiak berriz txapelketa utzi egin zuen partidu asko zituelako.
altuna-errandonea partida atzeratua izan dela??
jada finalerdiak dira eta!! edo 3 finalista irtengo dira??
aaaaari:
Antolatzaileak dio semifinalak direla eta horietako bat, kadetetan, Erauskin-Zabala. Txapelketan kanporatuak, oker ez banabil.
Bost «a»ri, zera esango nioke:
– lehenego «a»ri: txapelketan ibilitakoak eta galdu ez dutenak, hiru, ez daude hor.
– bigarren «a»ri: nik dakidanez, Arandia ez zen erretiratu. Abuztuaren 11 eta 12an bi pilota final zituen eta ezin zen joan asteburu horretan. Hurrengoan libre omen zegoen eta abuztuaren bigarren zatian ia partiduri gabe egon omen da. Amezketako txapelketan ibili diren gehienek partidu asko izan dituzte, hilabete osoan eta hor darraite ( Irribarria, Santxo, Rezusta,…)Bateragarria egin zaie antolatzaileengatik.
– hirugarren «a»ri: Semifinal bat, Errandonea- Altuna, atzeratu dela oporrengatik?
Ez dakigu nondik atera duzun informazioa hori? Berriak esaten du irailaren 1ean beste semifinal bat dagoela,Erauskin-Zabala, eta, antolatzaileak, Xalton Zabalak, bidalitakoa, hau da, ofiziala dena. Sazi-ofiziala edo, aaaaak diona,zureak, beharbada ona da eta egi bihurtzen bada, erdi tranpa egitea izango litzateke.
– laugarren «a»ri: oporrak direla eta atzeratzen da partidu bat segitzeko txapelketan eta beste bat kanpoan gelditzen da asteburu konkretu batean pilotan aritzeagatik? Balearretan eguzkitan egoteari lehentasuna ematen zaio?
– bostgarren «a»ri: gauzak ez daude garbi eta honek ez dio ezer onik egiten gure kirolari.
eta gaurko eta biharko partidotaz ez dago ezer gehiago esaterik? badirudi kirolez kanpokoak garrantzi gehigo duela frontoietan ikusten denaz baino(batez ere pilotari batzu ez daudenean)