Espero bezela hasiera polita izan zuen aurtengo txapelketak atzo arratsean Zestoan jokatutako bi pilota partidekin., hauexek emaitzak:
– ETXANIZ-AIZPURU………22 // JAUREGI-MURGIONDO………18
– ARRIETA-IMAZ……………22 // Bixintzo BILBAO-ARRATIBEL.. 17
Lehenengo partidak gorabehera dezente izan zituen markagailuari dagokionez. Hasieran gerriko gorridun Etxaniz eta Aizpuruk hartu zuten abantaila Murgiondok ezkerrez egindako huts batzuen ondorioz batipat, bainan zetratu zen jokoan Daniel Azpeitiarra eta Iban Jauregi Zarauztarrak aurrekaldean egindako tanto polit batzuk medio seigarren tantoan berdintzea lortu zuten markagailua, partida erdiraino bata bestearengadik ihes egin ezinik aritu zirelarik pilotan bi bikoteak. Hemedik aurrera gerriko urdindunen nagusitasuna etorri zen 16 eta 11 aurretik jartzeraino. Hurrengo sakean ordea Iban Jauregiri pilota kontrakantxara joan zitzaion aurrez eginarazitako botean pilota eskubitara joanik, eta erabakiorra izan zen sake galtze hau partidaren norabidean, bikote Azpeitiarrak pilota aldatu eta 11 eta 2ko partzial batekin 22garren tantora iritxiaz 55 minutuko norgehiagokan. Pilota aldaketaz gain, eta partida luze eta gogorra jokatzea tokatu zitzaielarik, partida azkeneraino osoago iritxi izanean egon zen ziur aski Markel Etxaniz, sake eta guzi 11 tantoren jabea, eta Andoni Aizpuru, bere ohiko mailatik beheraxiago atzokoan, bikote Azpeitiarraren garaipenaren arrazoia.
Bigarren partidak hasiera distiratsua izan zuen, aurrelariaz gain atzelariak ere atze kuadroetan tanto ederrak eginez eta lau pilotariek joko ona nabarmenduz. Partida erdirarte tantoak tartekatuz joan ziren bi bikoteak bainan hortik aurrera pixkana pixkana gerriko gorridun Arrieta-Imaz bikotea nagusitzen hasi zen eta 22 eta 17 irabazi azkenean. Azpimarratzekoa azken aldian partida asko jokatzen ari den, aste honetako laugarrena atzokoa, 18 urteko Ander Imaz Oiartzuarrak erakutsitako jokoa. Hainbeste partida jokatuta egoteko bizi astindu zuen pilota atzokoan bere eskuin eskuarekin, naiz atzera luzatzeko garaian, nahiz ezker ormaren kontra mozterakoan, eta atzeko koadroetatik ezker eskuinez pilotak ekartzeaz gain aurrekaldekoetara ere iritxi eta zuloak ondo bete zituan. Poztekoa benetan jokoan ezik portaeran ere hain lehiakor eta jator prestatzen den pilotari bat kantxan ikustea. Bere bikote lagun Ioritz Arrieta Hernaniarra ere, naiz eta eman beharreko pilota bat edo beste galdu, nahiko ondo orokorrean eta oso ondo defentsa lanetan Bixintxo Bilbaoren ezker gantxo eta eskuin boleazko joko erasokorraren aurrean. Ondo Ziburutarra, eta norgehiagoka gehixiago ez estutzeko aukerak ez izanaren penetan joan zen ziur aski etxera bere bikote lagun Ibai Arratibel Ataundarrak behar baino pilota gehiago galdu izanan ondorio. Pena bat mutil honek pilotarako duen gaitasunakin ez ziurtatzea gehixiago zenbait kasutan jokoan dagoen tantoa.
Datorren asteartean, Uztailak 30, jokatuko da bigarren aurrekanporaketako jardunaldia:
– URIONA-IRUSTA……………….. // SANTXO-LASA
– URRETABIZKAIA-AIZPITARTE.. // AGIRRE-GALARZA