XI BERRIA TXAPELKETA

Ostiralean Zestoan arratsaldeko 19:30ean hasita, Berria txapelketako 6. kanporaketa jokatuko da Erreka (Doneztebe) eta Gazteleku – Zestoa taldeen artean. Azken bi talde hauek (Andoaingoak eta Zestoakoak) talde bakarra osatzen dute. Hasiera batean 3 partida oso interesgarriak aurreikusten dira.

 

KADETEAK: SALABERRIA – MARIEZKURRENA (ERREKA) / OIARBIDE – AIZPURU (GAZTELEKU). Oiarbide eta Aizpuru faborito irtengo dira, egungo Gipuzkoako azpitxapeldunak direlako eta kadete mailako bikote onenetarikoa delako. Hala ere nafarrek oso bikote ausarta osatzen dute nahiz eta lehenengo urtekoak izan. Egun batzuk barru Nafarroako udaberri txapelketako finala jokatuko dute.

 

GAZTEAK: BAKAIKOA – MEDINA (ERREKA) / GELIS – SALEGI (ZESTOA). Bakaikoa eta Medina irtengo dira faborito partida honetan, biak ere gazte mailako pilotaririk onenetarikoak direlako eta Euskal Ligan maila bikaina erakutsi dutelako. Aurrean Gelis eta Salegik osatutako bikote polita izango dute. Salegik berriki Migel Soroa Memorialeko finalerdiak jokatu ditu.

 

NAGUSIAK : JAUNARENA – ANDUEZA (ERREKA) / ESKUDERO – KOKA (GAZTELEKU) Hirugarren partida ere berdindua aurreikusten da, alde batetik Jaunarenak eta Anduezak jokatuko dutelako, 22 urtez azpiko bikote onenetarikoa osatzen dute eta bestetik berriz eskarmentuko handiko bikote gipuzkoarra. Eskudero oso aurrelari errematatzailea eta trebea da eta Koka berriz profesional ohia eta segurtasun handikoa.

3 comentarios en «XI BERRIA TXAPELKETA»

  1. Earkigatxik, lasai motel azalduko da ta, bezte lan batzuk ere ba dauzkagu, bisitza ez da bukatzen pelotarekin bakarrik.

    Batzuk oporretan, bezte batzuk oporrak prestatzen, barkatu atzerapena.

Los comentarios están cerrados.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE