XI BERRIA TXAPELKETA

Asteburu honetan Berria Txapelketako 1. kanporaketako azken bi kanporaketak jokatuko dira. Bata Hernanin eta bestea Lizarran. Hernanin, Oiartzungo Oiarpe eta Portugaleteko Izarra taldeek jokatuko dute larunbatean eta igandean Lizarran Azkoitiko Oteiza eta Lizarrako San Miguel taldeek.

 

Hauek dira larunbatean Hernanin 16:30tan jokatuko duten pilotariak:

 

KADETEAK: UGALDE III – ETXEBERRIA (OIARPE) / RIOL – SAENZ (IZARRA) Partida estua eta berdindua aurreikusten da. Bi bikoteak Euskal Ligarako sailkatu ziren maila ona erakutsiz nahiz eta gero Euskal Herriko txapelketan ez zituzten emaitza onak lortu.

 

GAZTEAK : FLORES – ARZALLUS (OIARPE) / ALDA – ARANDIA (IZARRA) Partida honetan bizkaitarrak aterako dira faborito. Arandia atzelaria fitxatu dute eta hasiera batean behintzat, bi atzelariz osatutako bikote gipuzkoarra baino gehiago direla ematen du.

 

NAGUSIAK : UGALDE ANAIAK (OIARPE) / PEREZ – JAIO (IZARRA) Oiartzungo bikotea irtengo da faborito, aurrelaria 22 urtez azpiko pilotari onenetarikoa delako eta atzelari bezala jokatzen duen bere anaiak oso eskuin esku indartsua duelako. Portugaleteko bikotea ere indartsua da baina zaila izango da Jaio atzelari beteranoak bi anaiek ezarritako erritmo biziari eustea.

 

 

Hauek dira igandean Lizarran 10,30tan jokatuko duten pilotariak:

 

KADETEAK : OÑAEDERRA – GARATE (OTEIZA) / AZKUNE – ANDUAGA (SAN MIGUEL) Partida orekatu aurreikusten da bi bikote indartsuren artean. Beraien herrialdetako txapelketatan finalerdietara iritxi ziren biak ala biak eta partida gogorra izango da. Oñederraren sakea izan daiteke partidako gakoetako bat.

 

GAZTEAK : UNANUE – LASA (OTEIZA) / ZALDUENDO – MATEO (SAN MIGUEL) Gazte mailako partida ere berdindua aurreikusten da. Alde batetik Gipuzkoako udaberriko finalerdietara sailkatu dan bikote azkoitiarra eta bestetik Lizarrako bikote orekatu bat. Nabarmentzekoa Lizarrako Mateo atzelaria, berriki Euskal Herriko azpitxapelduna geratu dena buruz buru gazte mailan.

 

NAGUSIAK : ANDUEZA – IPARRAGIRRE (OTEIZA) / AZNAREZ – NUBLA (SAN MIGUEL). Hirugarren partida ere orekatua aurreikusten da. Gipuzkoako Udaberri txapelketako finala galdu berri dute azkoitiarrek. Nabarmentzekoa Iparragirre atzelari beteranoa azken aldian berriro ere erakusten ari den maila eta bestetik Lizarrako bikote gaztea, Aznarez etorkizun haundia duen aurrelari ausartarekin.

 

Datorren astean final zortzirenak jokatu dira ostegunean Zestoan eta igandean Hendaian.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE