Bertan lehenengo zerrenda burua sartuko da, Lemoa eta kadete eta gazteetan Lea Ibarraren aurka jokatuko dute eta nagusietan Txukun Lakuaren aurka.
KADETEAK : AURREKOETXEA – MARTIATEGI (LEMOA) / ESTRADA – MURUAGA (LEA IBARRA) Lea Ibarrako Estrada eta Muruagak 1. kanporaketa Txukun Lakuaren aurka jokatu zuten eta oso irudi ona eman zuten baina oraingoan partida oso zaila dute. Lemoarrak Sestaoko Martiategi Bizkaiko txapelduna den atzelariarekin indartu dira eta Aurrekoetxea maila oneko aurrelariarekin batera bikote oso indartsua osatzen dute. Lemoa aterako da faborito partida honetan.
GAZTEAK : GISASOLA – ETXEBERRIA (LEMOA) / MUÑOZGUREN – URIONDO (LEA IBARRA) Lea Ibarrako bikotea, kadeteak bezala Txukun Lakuaren aurka partida irabazteaz gain oso maila ona eman zuten, baina oraingoan Gisasola eta Etxeberria Bizkaiako azpitxapeldunak izango dituzte aurkari eta partida gogorra izango dute. Lemoarrak irtengo dira faborito.
NAGUSIAK : ARRESE – GALARZA (LEMOA) / MENDINUETA – PEREZ (TXUKUN LAKUA) Jaialdiko azken partida oso berdindua eta interesgarria aurreikusten da. Partida afizionatu mailako 4 pilotari handik jokatuko dute. Alde batetik Lemoatik Imanol Arrese eta Galartzak jokatuko dute. Arresek, asteburu honetan GRAVNI-ko finala jokatuko du buruz buru eta Galartza berriz Aspen aritutakoa da eta oraindik ere sasoian dago. Aurrean berriz Arabako txapeldunak izango dituzte, Andoni Mendinue