XI BERRIA TXAPELKETA

Ostiral honetan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Berako frontoian, final zortzirenetako 7. kanporaketa jokatuko da. Kanporaketa honetan Berako Bortziriak taldea sartuko da lehian eta kadete eta gazte mailan Liarrako San Miguel taldearen aurka jokatuko du eta nagusietan Azkoitiako Oteizaren aurka.

 

KADETEAK : CANABAL – MARITORENA (BORTZIRIAK) – AZKUNE – ANDUAGA (SAN MIGUEL) Partida orekatua izatea aurreikusten da bi bikote nafarren artean. Biek ere maila ona dute Bortziriko bikoteak E.H txapelketa jokatzeko sailkatu zan eta San Miguel taldekoek 1. kanporaketan oso maila ona eman zuten, batez ere Anduaga atzelariak.

 

GAZTEAK : MITXELENA – GARBISU (BORTZIRIAK) – ZALDUENDO – MATEO (SAN MIGUEL) Gazte mailan ere partida orekatua izatea aurreikusten da. Bortziriak taldeak Mitxelena izango du aurreko kuadroetan, E.H azpitxapelduna eta gazte mailako pilotaririk onenetariko bat eta atzean berriz Garbisu atzelari sendoa. Aurrean beriz, 1. kanporaketan oso itxura eman zuen San Miguleko bikotearen aurka jokatuko dute. Hau da Zalduendo aurrelari ausartaren aurka eta Asegarcerekin entrenatzen ari den Mateo atzelari indartsueraren aurka.

 

NAGUSIAK : ERRANDONEA – MARTINEZ (BORTZIRIAK) – SANTXO – GORROTXATEGI (OTEIZA) Nagusi maileko partida interesgaria izatea espero da, Oteiza talde azkoitiarrak bere taldea Santxo eta Gorrotxategirekin indartu du, experientzia eta maila handiko bikotearekin, aurrelaria Euskal Herriko ligako txapelduna eta atzelaria indartsua eta mailako onenetarikoa. Eta aurrean berriz, etorkizun handiko bikotea izango dute, Errandonea eta Martinez. Oraindik gazte mailako pilotariak dira, aurrrelaria E.Hko txapelduna eta atzelaria azpitxapelduna, biak Aspe enpresakin entrenatzen ari dira eta nagusi mailan azken aldian jokatu dituzten partidetan oso emaitza onak lortzen ari dira. Hala ere gipuzkoarrei aurre egiteko beraien maila onenean jokatu beharko dute.

 

OHARRA : NAGUSI MAILAKO PARTIDA, JAIALDIKO 1KO PARTIDA IZANGO DA.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE