BERRIA TXAPELKETA: Tolosa

Larunbata arratsaldean jokatu zen Tolosako Beotibar frontoian Berria Txapelketako final laurdenetako azken kanporaketa. Kadetetan Bortziriakek irabazi zuen eta gazte eta nagusi mailan Aurrera Saiazek.

Partiden kronika jarraian:

KADETEAK : CANABAL – MARITORENA (BORTZIRIAK) 22 RODRIGUEZ – GARCIA (IZARRA) 12
Partidaren iraupena : 46 minutu
Egindako tantoak : Canabal 9 (5 sakez) Maritorena 2, Rodriguez 3 (1 sakez) Garcia 1
Galdutako tantoak : Canabal 6, Maritorena 2, Rodriguez 3, Garcia 8
Markagailua : 1-1, 8-2, 10-3, 11-6, 12-8, 13-9, 15-10, 16-11, 18-12, 22-12

Erraz irabazi zuten nafarrek batez ere fisikoki nagusi izan zirelako. 10 eta 3 hasi ziren irabazten eta bizkaitarrek erreakzionatu eta 13-9 jartzea lortu bazuten ere handik aurrera berriz ere nagusi izan ziren nafarrak. Bortziriakeko Omar Canabalek saketik min handia egin zuen baina baita erasoan huts batzuek egin ere. Harri Maritorena atzelaria berriz partidako onena izan zen piloteoan erabat nagusituz. Izarrako bikoteak dena eman zuen eta final laurdenetara zergatik iritxi diren erakutsi zuten. Daniel Rodriguez aurrelariak ez zuen sakearekin ohi bezala minik egin eta Jon Garcia atzelariari lana pilatu zitzaion eta horren ondorioz pilota dezente galdu zituen. Hala ere gorputzak laguntzen badio zeresana eman dezaken pilotaria izan daiteke.

GAZTEAK : URDANPILLETA – ABURUZA (AURRERA SAIAZ) 22 ARAMENDIA – MATEO (SAN MIGUEL) 8
Partidaren iraupena : 31 minutu
Egindako tantoak : Urdanpilleta 13 (2 sakez) Aburuza 3, Aramendia 3 (1 sakez) Mateo 1
Galdutako tantoak : Urdanpilleta 3, Aburuza 1, Mateo 6
Markagailua : 5-1, 8-2, 13-3, 14-5, 17-6, 19-7, 20-8, 22-8

Erraz nagusitu zen bikote gipuzkoarra gazteen mailako partidan. Gipuzkoarrak oso eroso aritu ziren uneoro eta nafarrek ez zuten espero zen maila eman. Urdapilleta aurrelari gipuzkoarra izan zen partidako onena eta 13 tanto egin zituen eta Egoitz Aburuza atzelariak bikain lagundu zion, piloteoan eutsiz eta pilota asko arrimatuz. Nafarren aldetik berriz, Iñigo Aramendia ezin izan zuen ezer egin eta Xabier Mateo atzelariak berriz pilotakada onak eta huts larriak egin zituen. Mateok pilotan jokatzeko dohai izugarriak ditu baina lan asko egin beharko du pilota munduan zeresana eman nahi badu.

NAGUSIAK : LABAKA – TELLETXEA (AURRERA SAIAZ) 22 ERRANDONEA – MARTINEZ (BORTZIRIAK) 18
Partidaren iraupena : 63 minutu
Egindako tantoak : Labaka 8 (1 sakez) Telletxea 2, Errandonea 8 (5 sakez)
Galdutako tantoak : Labaka 7 (1 sakez) Telletxea 3, Errandonea 6, Martinez 6
Markagailua : 2-1, 5-2, 6-3, 6-6, 7-7, 13-8, 13-13, 16-14, 17-15, 18-16, 19-17, 20-18, 22-18

Nagusi mailako partida izan zen jaialdiko partidarik onena. Nahiz eta huts asko egin zituzten partida orekatua eta gogorra izan zen. Partida hasiera berdindua izan zen, 6na eta 7na joan ziren baina gero Aurrera Saiazeko aurrelariaren erremateei esker 13-8 aurreratu ziren gipuzkoarrak. Baina segituan erreakzionatu zuten nafarrek eta 13nakoa lortu zuten. Handik aurrera gipuzkaorrak beti joan ziren aurretik 22-18 bukatu arte. Aurrera Saiazeko Xabier Telletxea atzelaria izan zen partidako onena, sendotasuna erakutsiz eta pilota ondo jetsiz. Eneko Labaka aurrelariak berriz tanto onak eta akats larriak egin zituen, tartean sake bat. Bortziriakeko bikote gazteak berriz ondo jokatu zuen, Ander Errandoneak min handia egin zuen sakearekin baina ez zuen errematean asmatu. Iñigo Martinezek ondo eutsi zion piloteoari eta txukun aritu zen. Bikote nafar gaztea izan da txapelketako ezusteko onenetako bat.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE