ZUBIZARRETA, AIZPURU, URBIETA, AGIRRE, ERASUN, PEREZ II PELOTARIEK JOKATUKO DUTE HAST HONETAN
Pasa den astean hasi zen III. Antton Pebet Memoriala final zortzirenetako bi partidekin. Bertan, Etxebarria-Martinez eta Urretabizkaia-Imaz bikoteek lortu zuten final laurdenetarako txartela. Lehenek, 22-17 irabazi zieten Lizaso eta Errekari. Nahiz eta partida errez eraman, bukaeran Santxezek izandako lesioa txiki bat medio, Lizaso eta Erreka ia markagailua itzuli ta irabazteko aukerak ere izan zituzten. Bigarren partidan Ojuel eta Martinez nahiz eta hasieran faborito bezala agertu, galdu egin zuten 22-13. 13-4 galtzen joan eta 13na berdindu arren ez zute garaipena lortu Urretabizkaia eta Imazek maila handia erakutsi baitzuten.
Asteburu honetan pilota jaialdi bikainak bi egunez izango dira. Ostiralean 18:30ean hasiko den jaialdian kadeteen 2 partida eta jubenilen beste bat izango da. Bertan, maila bakoitzean dauden pilotari onentsuenak izango dira. Lehen partidan, Exposito Añorgarrak Aizpitarte pilotari ezkerrarekin jokatuko du Zabala Adunarra eta Apezetxea Goizuetarraren aurka. Lehen biek golpe bikaina dute eta joku askorekin daude egun. Bestaldetik, Zabalak sake bikaina du eta Apezetxea maila ona ematen ari da azkenaldian. Bigarren partidan, Alberdik azpeitiarrak ( orain arte atzelari jokatu eta aurrelari izatera pasa denak) eta Gascue nafarrak Osa Andoaingo Gaztelekuko eta Zubeldia Amezketarraren aurka jokatuko dute. Alberdi maila handiko pilotaria da eta Gascuek berriz golpe bizia du. Osa berriz pilotari oso teeknikoa da eta Zubeldiak bi esku zoragarri ditu. Partida irekia espero da. Hirugarren eta azken partidan Zubizarreta lazkaotarrak eta Aurrera Sayazko Belokik Garate arrasatearra eta Usandizaga andoaindarra izango dituzte aurkari. Zubizarreta nahiz eta pilotari kadetea izan, Gipuzkoako txapeldun geratu berri da jubenil mailan. Beloki ezker ederrarekin bikote egokia da eta faborito moduan agertuko dira partida honetan Garate eta Usandizagaren aurka. Bi hauek, defensa handia dute eta beraien partida beren jokua eginez atera beharko dute aurrera.
Igandea berriz, pilota festa bat izango da. Maila izugarrizko 3 partidaz gozatu ahalko da. 10:30ean hasiko den jaialdiko lehen partidan, Egiguren Amezketako Zazpiturri taldekoak eta Aizpuru asteasuarrak Salaberria oiartzuarraren eta Eskudero leitzarraren aurka jokatuko dute. Lehen biak faborito moduan ageri dira, izan ere Aizpuru bere mailan dagoen atzelari onenetakoa baita eta Egiguren aurrelari oso fina, Gipuzkoako azpitxapeldun geratu baita. Beraien aurkariak azken boladan maila oso ona ematen ari dira eta lanak ematen saiatuko dira beren aurkariei.
Bigarren partidan Agirre burlatarra sartuko da jokoan. Egun nafarroan proiekzio handienetako duen pilotarioa da eta Asegarcek bere begiak beragan botata ditu jada. Bere atzelaria Perez II arabarra izango da. PIlotari indartsua da Gasteiztarra eta pilota oso gutxi galtzen ditu. Bere aurrelari eta errematatzaileak Santxo eta Galarza izango dituzte aurkari. Santxo iaz II. Antton Pebet Memorialeko txapeldun geratu zen egun profesionala den Urruzolarekin. Galarza bizkaitarra iaz azpitxapeldun geratu zen torneo honetan eta Bizkaian den atzelari onenetako da. Partida irekia espero da.
Hirugarren eta azken partida bailarako 3 pilotarik jokatuko dute. Urbieta asteasuarrak eta Erasun zizurkildarak Peru Labaka zizurkildarraren eta Aizpitarte hernaniarraren aurka jokatuko dute. Xabi Urbieta egun afizionatutan dagoen aurrelari honetetakoa da eta maila handia ematen ari da azken urteetan. Erasun berriz 18 urteko atzelari gaztea oso segurua da eta ez du pilota bakar bat ere galdutzat ematen. Peru Labaka berriz, aurrelari errematatzailea dugu eta Aizpitarte atzelari seguruarekin bikote ederra osatzen dute. Partida irekia espero da nahiz eta lehen biak faboritoagoak ikusten diren.
Jaialdi guztietan sarrera doakoa izango da eta saski ederrak zozketatuko dira bertan.