XII BERRIA TXAPELKETA (MARKINA-AMURRIO)

Ostiral atsaldean XII. Berria Txapelketako hirugarren final-laurdena jokatuko da Amurrioko pilotalekuan.

Hain zuzen ere, etxeko talde Amurriok eta Markinak neurtuko dituzte indarrak. Arabarrek Bortziriak kanporatu zuten lehen fasean, eta bizkaitarrek Hernani. Bi pilota elkarteek ere itxura bikaina eskaini zuten. Hortaz, kanporaketa irekia espero da, Markina apur bat faborito izango den arren.

Jon Gerrerok eta Peio Urionak delegatuak ondorengo pilotariak kantxaratuko dituzte.

 

Kadeteak: Agirreamalloa – Ibarloza (Markina) / Albizuri – Gorostizaga (Amurrio)

Gazteak: Arrizabalaga – Urizar (Markina) / Ugarte – Gartzia (Amurrio)

Nagusiak: Arbizu – Pujana (Markina) / Goikolea – Legarreta (Amurrio)

 

Kadeteen arteko partidan oreka izango da nagusi. Bi bikoteek ezin hobeto jokatu zuten aurreko fasean. Agirreamalloa eta Ibarloza pilotari teknikoak dira eta Albizuri eta Gorotizagak indarra dute ezaugarri nagusi. Hortaz, jokoa bere aldera eramaten duen bikoteak asko izango du irabazita.

Gazteetan Markina aterako da faborito, inolako zalantzarik gabe. Maila honetako pilotari onentsuenak dira Arrizabalaga eta Urizar, eta gauzak gaizki egin beharko lituzkete partida ez irabazteko. Ugarte eta Gartzia momento onean daude, baina badirudi koska bat beherago daudela.

Nagusietan, azkenik, irekia dago partida. Amurriok erakutsi zuen Bortziriaken aurka edonori irabazteko gai direla, baina Markinako bikotea ere 22 urtez azpikoetan onentsuena da. Pujana atzelaria sasoi apartean dago, Zaramagako txapelketa irabazi berria dauka. Beraz, oreka nagusituko da, eta izango da zer ikusia eta zer gozatua.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE