Arratsaldeko lehen finalerdian, edozer gerta zitekeen, ez zegoen faborito argirik, eta usteak bete egin ziren, 22-21 Arangurenen alde. Lerenak partidua eskuan izan zuen, 15-07 izan zen aurretik, baina Arangurenek buelta ematea lortu zuen. Ikusgarria bi gazte hauek pilotan aritzeko duten ahala eta erraztasuna.
Kadeteen bigarren partidua erraz eraman zuen Zubizarreta Lazkaotarrak, Nahiz eta hasiera gogorra izan. txapelketa guztian erakutsi duen sendotasuna eta kontzentrazioa erakutsi zuen Zubeldiak, 06-04 aurretik jarriz. Hortik aurrera eta batez ere sake bueltari esker, Zubizarreta zuzenean joan zen 22. Tantora.
Gazte mailako lehenengo finalerdia Petite Errioxarrak eraman zuen, Oberena taldeko Garciaren ordez jokatu zuen, hau, gaixorik baitzegoen. Garmendia nahiz eta atzelaria izan, Ederto moldatu da kaiola barruan eta estu hartu zuen Petite. Azkenean 22-20 Titinen eskolako aurrelariarentzat.
Finalerdietako azken partiduan, txapelketako ezustekorik handienetako bat ikusi genuen, Alegiako Irazustabarrenak, 22 eta 21 irabazi baitzion txapelketa eskuratzeko hautagai nagusienetako bati, Huarteko Etxeberriari hain zuzen. Etxeberria Zazpi Iturriko Egiguren garaitzetik zetorren, maila oso handia emanez, baina Irazustabarrenaren lan onari eta kemenari esker eta Etxeberriak bere eguna ez zuela baliatuz, ondo merezita lortu du Intxurreko pilotariak finala jokatzeko aukera.