Lehengo larunbatean uztailak 18, Amorebieta IV pilotalekua ia beteta zegoelarik, Zornotzako master kaiolako finalak ospatu ziren.
Lehendabiziko partidua kadete mailako izan zen. Bertan aurrez aurre aritu ziren Aranguren Usurbildarra eta Zubizarreta Ataundarra. Norgehiagoka honetan, Aranguren izan zen txapelduna, hala ere ez zitzaion batere erraza egin 22ra heltzea. Nahiz eta 9-4 aurretik hasi, Zubizarretak markagailuari buelta eman zion 14-12 aurretik jarriz. Azkenean Arangunenen 10-0 partzial ikusgarri horrek, txapela eman zion, 22-14. Partida bikaina jokatu zuten biek ala biek eta pilotazaleak gozatu ederra hartu zuten bi pilotari gazte hauek emandako ikuskizunarekin. Pilotari hauek etorkizun ederra dutela erakutsi zuten beste behin ere.
Behin kadete mailako finala bukatuta, Gazte mailakoa ospatu zen. Hemen, Iban Petite Errioxarra eta Aratz Irazustabarrena Gipuzkoarra aritu ziren nor baino nor gehiago. Orokorrean huts askoko partidua izan zen, hala ere biek oso erritmo altuan jokatu zuten. Partidu hasierako 3-0 hori kenduta, partidu osoan zehar Petite joan zen aurretik markagailuan 22-13 gailendu arte. Askotan buruz buruko norgehiagoketan gertatu ohi den moduan, partiduaren gakoa sakean egon zen. Petitek 8 sartu zizkion eta Aratzek 1. Hori aprobetxatuz eta baita bolearekin min eginez, Errioxarrak garaipena lortu zuen. Hala ere zoriontzeko da Irazustabarrenak egin duen txapelketa bikaina.
Zornotzako Lagun Onak Pilota elkartea