Hauexek azken laurdenetako bigarren jardunaldiko emaitzak:
1. ARRIZABALAGA-SALEGI…..19 / OKIÑENA-RUIZ……….……22
2. E.LABAKA-OLAIZOLA……….12 / P.LABAKA-EROSTARBE…22
Bigarren partiduko kalitateak dotoretu zuen atzo arratseko pilota jaialdia Zestoan:
1. Jubenil mailakoa oso orekatua eta luzea atera zen, 4, 9, 10, 11, 12, 13 eta 15eko berdinketen ostean Okiñena eta Ruizek 19 eta 16 alde polita lortu eta 22 eta 19 irabazi zutena. Ikuskizun onerako galdutako pilota gehitxo eta egindako tantoak gutxi ordea. Bakoitzaren lana laburbilduz:
· Oberena pilota elkartetik jokatzen duen Xabier Okiñena sobra haundirik gabe somatu genuen pilotari ematerakoan, eta garbi askoak ere galdu zituen norgehiagokaren azken zatia baino lehen, non jakin zuen bere atzelariari aukerako pilota gehiago uzten eta ondorioz berak tanto batzuk egitea ere, 4 hauetakoak eta galdutakoak 7 guzira.
· Pedro Ruiz San Asensio errioxako pilotaria gustatu zitzaigun gehien. Jokoan sartzea kostatu zitzaiola esango genuke eta pilota gehitxo galdu zuen partidaren lehenengo zatian, pixkana pixkana bere jokoak goraka joan zen ordea eta laukoteko onena izatera pasatu ere bai, aurkarien ezintasuna eta errendimendu merma ere agerian geratuz. Ezkerrarekin ondo moldatzen da baina eskubia du bere arma nagusia, atzetik aurrera etorriaz gerria sartu eta gorputzaren karga aprobetxatuz atzera luzatzen du pilota bera askorik behartu gabe, eta defentsa lanetarako oso ondo menderatzen du airezko bolea. Kontutan hartzeko pilotaria oraindik 17 urte dituen errioxar hau zalantzarik gabe, 8 tanto galdu zituen baina 4 egin ere bai.
· Xabier Arrizabalaga ondarrutar aurrelariak ez gintuan asebete, mutil indartsua baina joku gutxi erakutsi zuan atzo eta tantoa egiten asmatu ezinik pilota gehiegi galdu ere bai, 7 eta egindakoak 3, hauetako bi sakez. Egindako lanarekin ez zen noski gustora geratu eta arantza barruan zuela etxeratuko zen ziur aski.
· Unai Salegi itziartarrak txukun jokatu zuen, pilotari bizi eman zion eskubiarekin baina aurkari gogorra izan zuen parean eta nahiz eta pilotakada ederrak jo Ruizek bere airezko bolea tarteko etzion utzi tantorik egiten. Gauzak horrela saiatu zen partidaren azken zatian aurrekoadroetan pilota moztuaz jokoari etekin gehiago ateratzen baina ez lortzeaz gain bi pilota ere galdu zituen. Aurrelaria tantoa egiten antzu samar ibili zelarik ere ez zuen lortu bere frontoian garaipena eskuratzea eta finalaurrekoetara pasatzea.
2. 23 urtez azpiko norgehiagoka beste diztira batekin jokatua izan zen, nahiz eta hemen ere alperrik galdutako pilota batzuk izan ziren. Uztailaren 24ko bere partiduan bezela Xabier Erostarbe izan zen laukoteko onena eta garbi agindu zuena atzekoadroetan, bere mailatik beheraxeago berriz Eneko Labaka. 1-1, 3-3, 6-6, 9-9 eta 10-10eko berdinketen ostean 14-11, 19-11 eta 22 eta 12 nagusitu ziren Peru Labaka eta Erostarbe. Bakoitzaren lanak aipatuz:
· Peru Labaka Lau Iturri pilota elkarteko zizurkildarra txukun aritu zen pilotan nahiz eta berak ondo etzuela jokatu esan partidaren amaieran. 4 pilota galdu zituen eta 6 tanto egin, bat sakez, bi ezker gantxoz, zabalaean eta txokora moztuaz beste bana, eta aurkari atzelaria aurrean zela atzera buruzgain pasata seigarrena.
· Xabier Erostarbe urretxuarraren nagusitasuna erabatekoa izan zen atzekoadroetan. 2 pilota galdu zituan, bat sakerestoan eta bestea ezkerrez erasoan luze kontrakantxara bidaliaz. Egindakoak 4 eta lauak ezkerrez atzera abiada haundiz bialitako pilotakadekin. Aurrekoan Aizpururi gertatua atzo Olaizolari, Erostarben erasoko jokoari eusten jakin zuen arte noegehiagokak bere oreka mantendu zuelarik eta hortik aurrera di-da batean 22ra Peruren laguntzarekin. Oso indartsu bi eskuekin eta pilotari abiada haundia emanez min asko egin zuen atzo ere, bikain!
· Eneko Labaka albizturtarrak pilota gehitxo galdu zuen atzo: bederatzi, sake restoan 2 eta aurrekoadroetan 7. Egindakok 5 eta partiduko ederrena ohietako bat, txapagainez bazterreratuz pilota joaz lehenengo kolpean, Peruk jaso eta ezker gantxoz pilota guratzatuz ondoren, eta Erostarbe atzera eta Peru txokora zihoazela eskubiarekin goxo goxo airez zabalean txapa gainean utzita hirugarren kolpean. Atzoko ezhoiko pilota galtzeak eta kolpez ere juxtu samar azaldu izanaren zantzuak, pasa den asteko kanpo oporaldiak mesederik egin ez dionaren seinale.
· Jon Olaizola goizuetarrak ezker eskubiz pilotan suelto eta errez egiten badu ere zerbait falta zaio atzelari on bat izateko, behar bada pilotari abiadura haundiagoz ematea atzetik aurrera bila joanaz. Bi esku onez osaturiko duen pilotari planta ezin hobeagoarekin alegindu behar luke etekin gehiago ateratzen bere jokoari. 4 pilota bakarrik galdutako eta tantorik egin ez izanaren atzoko bere zenbakiak izan daitezke aurretik esandakoaren adierazgarri.
Datorren asteartean Abuztuak 11 azken laurdenetako hirugarren jaialdia:
1. Jubenil mailan………….ZUBIZARRETA-ESKUDERO / ALBERDI-GARMENDIA
2. 23 urtez azpikoetan.. URRETABIZKAIA-MARTIJA / AZKETA-SANTXEZ(1)
(1) AIZPITARTEn ordez, eskuko hatza atera eta ezin jokatuaren ondorioz.