Txapeldunaren irrika

Irujok hilabete darama jokatu gabe, Barriolaren aurkako buruz buruko partida prestatzen

IMANOL MAGRO / Berria

Egon ezinik dagoela onartu du Martinez Irujok. Jokatzeko irrikan dago. Irrika bizian. Hilabete darama galtza zuriak jantzi gabe. Txalorik jaso gabe. Manomanista buru-belarri prestatu du, nahi baino gehiago agian. Eskuko arazoak izan ditu. Minak ez dio jokatzen utzi eta lan fisikoa egin du. Nabaritzen zaio, argal dago. Oso fin. Lau t’erdian baino finago, segur aski. Lanaren ondorioz sasoiko dagoela dio, eta erakutsi nahi du. Egonezina tentsioagatik eta irrikagatik da

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE