Joan den asteburu honetan Larraun Pilota Elkarteak antolaturiko bi txapelketen finalak izan genituen

Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea

Joan den asteburu honetan Larraun Pilota Elkarteak antolaturiko bi txapelketen finalak izan genituen. Bat helduena, trinketeko goxua txapelketarena, eta bestea haurrena.

 

Larunbatean trinketeko txapelketako finalak izan ziren. Lendabizi, 3. eta 4. postuak jokatu ziren, Altzo – Oreja eta Isusko – Igorren artean jokatu zena, azken hauek irabazi zutelarik. Eta ondoren, finalean Anartzek eta Karlos Mariñelarenak leitzako Miel eta kevini irabazi zieten. Hauentzako txapelak eta trofeoak egon ziren.

 

Igandean Larraungo Neguko txapelketako finalak izan ziren 4 kategoritan, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. Denak Larraundarrak ziren, infantiletan izan ezik. Benjaminetan txapeldunak Ibai Santos eta Mattin Goikoetxea izan ziren, Mikel Azpiroz eta Unax Navascuesen kontra. Alebinetan Aitor Eguzkiza eta Aimar Goldarazena, Intza Garaño eta Lucas Navarroren kontra. Infantiletan Eñaut Zubiri eta Eñaut Goikoetxea leitzarrak Ander Mikel eta Aimar Zubillagaren kontra. Eta azkenik, kadeteetan Aimar Saralegi eta Oinatz Iriarte txapeldun atera ziren Araitz Irastortza eta Iñaki Galarzaren kontra.

 

100 bat lagun bildu ziren pilotalekuan finalak ikustera, kanpoan eguraldi ederra egin zuen egun batean. Sari banaketan, 2 gonbidatu berezi izan genituen trofeoak banatzen, Jose Jabier Zabaleta eta Abel Barriola profesionalak alegia. Eta bukaeran, txokolate beroa banatu zen bertaratu ziren guztientzat.

 

Larraun Pilota Elkartetik eskerrak eman nahi zaie gure txapelketatan parte hartu duten guztieei, eta frontoira zein trinketera hurbildu diren pilotazale guztieri. Baita laguntza ematen diguten 2 udalei, kirol mankomunitateari, patrozinatzaileei, bazkideei eta Jose jabier eta Abeli

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE