Bost pilotarik kale egin dute banakakoaren aurkezpen ekitaldian; Gonzalezek eta Xalak auto istripua izan dute
Gaizki hasten dena zuzentzea ez da erraza izaten. Kimua oker hazten bada, normalean zaila izaten da zuhaitz tentea lortzea. Espero dezagun Enpresen Ligako lorazainek buruz buruko txapelketako zuhaitza bide onetik eramaten asmatzea, hasiera behintzat okerra izan baitu. Atzo egin zuten aurkezpena, Bizkaiko aurrezki kutxak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzan, eta bost pilotarik ez zuten han egoterik izan. Hogeitik bostek kale egin zuten, eta bostak Aspekoak. Euren artean, Martinez Irujo iazko txapelduna