Gauzak garbi, eta zorua zikin

Olaizola I.a-Belokik eta Xala-Eulatek oso azkar hautatu dituzte finalerako pilotak, eta urduri agertu dira hautsa dela-eta Ogetako kantxa labainkor dagoelako.

IMANOL MAGRO / Berria

Finaletan ezin da xehetasun txikiena ere lotu gabe utzi. Edozerk desoreka dezake, eta txapelak oso erraz egiten du ihes. Pilotariek ondo dakite, eta atzo gauzak oso garbi zituztela joan ziren pilota aukeraketara. Bi bikoteek bizkor hautatu zituzten pilotak, eta euren jokorako aproposak gainera. Agerikoa zen ez zela intendenteek emaniko sorta ikusten zuten aurreneko aldia. Hala eta guztiz, baina, ez zuten urduritasun guztia aldendu, gustuko pilotak ziurtatuta zituztela zoruak eman zien sustoa. Ogetako kantxa irristakor zegoen, berogailuaren eraginez hutsa pilatu zen zoruan, eta pilotariek esan zutenez, ez zen zaila labaintzea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE