XIII BERRIA TXAPELKETA : TXUKUN LAKUA (GASTEIZ) – IPARRALDE

Final-hamaseirenetako azken aurreko kanporaketa jokatu zen joan den larunbatean Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuan, eta ez zen ezustekorik izan. Besteak beste, Iparraldeko selekzioa eta Gasteizko Txukun Lakua neurtu ziren, eta arabarrek lortu zuten hurrengo faserako txartela. Ez sufritu gabe, ordea. Jaialdiko lehen partida etxekoek irabazi baitzuten. Hori bai, gero nagusi izan zen Txukun Lakua, eta merezita ariko da final-zortzirenetan Andoaingo Gaztelekuren aurka. Ondorengoak izan ziren emaitzak.

 

TXUKUN LAKUA 2 IPARRALDE 1

Kadeteak: Sueiro – Marcaida 14 Biscouby – Larretxea 22

Gazteak : Uribe – Alvarez de Eulate 22 Mendy II – Darguy 15

Nagusiak : Isasmendi – Resano 22 Mendy – Bizeau 7

 

Kadeteen arteko partida orekatua eta gogorra izan zen. Lau pilotariek maila duina azaldu zuten, eta 13na arte berdinketak izan ziren nagusi markagailuan. Hortik Aurrera Jon Biscouby Iparraldeko aurrelariak lan bikaina egin zuen, eta haren ekarpenak eman zion lehen puntua Iparraldeko taldeari. Sakean fin aritu zen, zer esanik ez arrematean, eta 9-1eko partzialari esker 22-14 irabazi zuten bukaeran.

Gazteen arteko partidan aurkakoa gertatu zen. Uribek eta Alvarez de Eulatek hobeto ekin zioten lehiari, eta izerdi gehiegi bota Gabe errenta erabakigarria lortu zuten. 15-5 aurretik joan ziren. Uribek lan aipagarria egin zuen une hori heldu arte, eta erakutsi zuen kalitatea baduela. Hori bai, amaieran akats gehiegi egin zituzten bi arabarrek, eta ondorioz markagailua txukuntzea lortu zuten lapurtarrek.

Beraz, nagusien partidak erabakiko zukeen kanporaketa. Ordea, pilotazaleek nahi baino emozio gutxiago izan zuen norgehiagokak. Sorpresarik ez izatea erabaki zuten Isasmendik eta Resanok, eta lan serioa eta txukuna egin ondoren, arazorik Gabe irabazi zuten: 22-7.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE