Duela 5 urte hasitako ibilbideari jarraituz, aurten Evaristo Ayestaran Saria ospatuko da maiatzaren 22an hasita. Sariketa hau Jolas Etxea Txapelketan oinarritzen da, izan ere elite eta promesa mailako pilotariei sariketa bat izateko premia antzeman baitzen Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko pilota sailetik.
Sariketaren finalak uztailaren 17an
Evaristo Ayestaran Saria 2 mailatan banatzen da, promesa eta elite mailak hain zuzen ere. 8 bikotek parte hartuko dute maila bakoitzean eta maiatzaren 22an hasi eta uztailaren 17an Karmengo Festen amaierarekin bukatuko da sariketa. Parte artzen duten pilotari geientxuenak Asegarce eta Aspe empresen begietan daude.
Elite bikote irabazleak mila euroko saria jasoko du.