Zugarralde txapelduna sendo ari da

BERRIA Txapelketako hurrengo saiorako sailkatu dira iazko irabazleak, eta Irurtzun ere bai

Berria

Hirugarren fasea osatzear gelditu da BERRIA Txapelketan. Arbizun (Nafarroa) eta Tolosan (Gipuzkoa) jokatu ziren asteburuan bi kanporaketa, eta Zugarralde iazko txapeldunak eta Irurtzunek egin zuten aurrera. Indar erakustaldia eman zuen berriro Zugarraldek, eta orain arteko kanporaketarik ikusgarriena irabazi zuen Irurtzunek, sei tantoko alde eskasarengatik. Heldu den asteburuan amaituko da bigarren fasea

160x100_3101_euskera

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE