XIII BERRIA TXAPELKETA : LAPKE – ZAZPI ITURRI

Ostiral gauean Amezketako Larrunarri frontoian, jende askoren aurrean Lazkaoko LAPKE eta Amezketako ZAZPI ITURRI elkarteen arteko kanporaketa jokatu zen. Hona hemen 3 partiden kronikak.

 

KADETEAK: ZABALA – ZUBELDIA (ZAZPI ITURRI) 22 – RUIZ DE LARRAMENDI – BAZTARRIKA (LAPKE) 12

 

Partida hasiera orekatua izan bazen ere, 8. tantotik aurrera partida hautsi zen. Alde batetik, Zubeldia piloteoan agintzen hasi zelako, eta agintze horri esker Zabala aurrean tantoa erraz eta ondo amaitzen hasi zelako eta bestetik, Ruiz de Larramendik eskua mindu zuelako. Azkenean, hasieran uste baina errazago nagusitu ziren amezketarrak.

 

GAZTEAK: ZUBELDIA – AZIPITARTE (ZAZPI ITURRI) 13 – ZUBIZARRETA – M.GARMENDIA (LAPKE) 22

 

Partida hasieran Lazkaoko bikotea faborito argia zen arren kosta egin zitzaien partida haustea eta uste baina lan gehiago eman zieten amezketarrek. Partida erdirarte 3 tanto baina abantaila haundiagoa ezin izan zuten lortu lazkaotarrek, alde batetik Aizpitartek ondo eusten zielako Zubizarretaren pilotakadei eta bestetik Zubeldiak aukera izan zuenean tantoa egin zuelako. Gauzak horrela partida erdira berdinduta iritxi ziren baina Zubizarreta zuzen eta serio jokatzen hasi zenean eta Garmendia huts gutxiago egiten hasi zenean, ia zuzeneanhoan ziren 22ra eta LAPKEri lehenengo puntua eman zioten.

 

NAGUSIAK: EGIGUREN – MENDIA (ZAZPI ITURRI) 6 – URRETABIZKAIA – B.GARMENDIA (LAPKE) 22

 

Partida bana irabazita, azken partidan erabaki behar zen dena eta bertan LAPKE taldekoek ez zieten aukerik eman amezketarrei. Urretabizkaiak momentu oso onean dagoela erakutsi zuen eta saketik eta atzera joaz (errebotean behin baina gehiagotan sartu zuen pilota), izugarrizko mina egin zuen. Honi Garmendiak piloteoan erabat dominatu uela gehituz gero Egiguren eta Mendiak ezin izan zuten ezer egin. Horrela LAPKE finalerdietarako sailkatu zen eta ZAZPI ITURRI talde historikoa kanporatua geratu zen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE