Errealitatearen bizkarreko gordina

Emanbilbok bihar itxiko ditu ateak, zorretan itota; diru galera larriak eteteko modu bakarra izan da

IMANOL MAGRO / Berria

Kito, bukatu da. Emanbilboren bidea eta Fernando Gutierrezen ametsa amaitu dira. Nahi baino lehenago eta uste baino latzago. Zorretan itota, enpresako presidenteak ateak ixteko garaia iritsi dela jakinarazi zuen atzo, eta aurki emango du ezagutzera kiebra jo duela. Diru jarioa eteteko modu bakarra zen, eta mezu lazgarria utzi du etorkizunerako: «Enpresa itxi da eta, orain egoera nolakoa den ikusita, palaren etorkizuna beltz ikusten dut. Bitartean, bakoitzak ahal duena egin dezala». Gutierrezen ezkortasunak zurrumurruekin talka egiten du, pilotari eta federazio giroan enpresari edo fundazioren batek pala berpitz dezakeela zabaldu baita.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE