Berria
Entrenamendua egin du Beotibarren, ongi ikusi du bere burua, eta Otxandorenarekin ariko da igandean Tolosan
Aimar Olaizolak jokatuko du EPELen Binakako Txapelketako partida erabakigarria, final-laurdenetako hirugarrena, eta ez Juantxo Kokak. Tolosan da partida hori igandean, eta Otxandorenarekin jokatuko du Goizuetako aurrelariak, Gonzalez eta Pascual Aspekoen kontra. Irabazten duena, finalerdietan ariko da.