Goizuetako aurrelariak bihar erabakiko du igandeko kitarako partida jokatuko duen ala ez
I. MAGRO / Berria
Aimar Olaizolak binakako txapelketa jokatu nahi du, eta azken unera arte itxaroteko asmoa du ezezkoa eman aurretik. Goizuetarra epe guztiak xahutzen ari da final-laurdenetako kitarako partida jokatuko duen ala ez ziurtatzeko. Partida igandean jokatuko da, Tolosan, eta aurrelariak bihar egingo du behin betiko proba. Azken egunetako bilakaerari erreparatuta, badirudi jokatzeko moduan egongo dela, baina bihar arte ezingo da deus ere ziurtatu.