Alberdi-Ibarloza eta Larrañaga-Otadui pilotariak XLVgarren Dinastia Etxabe txapelketako lehen bikote finalistak bart arratsean jokatutako norgehiagokak irabazi ondoren, hauexek emaitzak:
1. ANSO-CORDON………….……17 / ALBERDI-IBARLOZA…….22
2. ZUBIZARRETA-ERASUN…….12 / LARRAÑAGA-OTADUI.. 22
Buelta haundi eta guzi jubenilen partidu estu baten ondoren, 23 urtez azpikokoak ziztu bizian dantzatutako pilota joku elektrikoa ikusteko parada izan genuen atzo Aitzurin.
6 eta 0 galtzen hasi eta 6-1, 7-3, 13-3 eta 14-4 norgehiagoka oso aldapan gora jarri izanagatik etzuten etsi gerriko urdindunek, eta 14tik 12rainoko zortzi eta hutseko partzialak erakusten duen bezela partidua bideratzeko lanik zailenak egiteaz gain hezurretarainoko bildurra ere sartu zieten gerriko gorridunei eta hamabostean berdinduz 22 eta 17 nagusitzea lortu azkenean. Ordubetez jokatu zuten lehia estu eta gogorraren adierazgarri bost eta huts eta hamalau eta hamabigarreneko bost minututik gorako tantoak, non Cordon atzelariariak izugarrizko trotean ibili beharra izan zuen.
Bakoitzaren lana aipatzerakoan Jon Alberdi azpeitiarrrarena lehenik, laukoteko onena. Lan asko egitea tokatu zitzaion partidaren lehen zatian batipat, Cordonek agintzen zuelarik atzekoadroetan eta koadro bat edo beste atzera etorriaz kontrarrestatu behar izan zuen pilota dezente aukerako pilotak bere terrenora ekar zitzan errematatuz tantoak egiteko. Azpimarratzekoak 13 eta 3 zihoazelarik egindako 4garrena ezker airez txoakoan utzitako pilota batekin eta 14 eta 4 zeudela ezkerrrez baita ere aurrena txokoan utzi eta Ansok jasotzea lortu ondoren gantxoz gurutzatuta egindako bostgarrena. Beti izandu ezker dotorea baina orain pilota astintzeaz gain tantoa egitean hobetu da asko eta defentsan ere bai, kantxan erne eta kokapen ona aurkitzen ahaleginduz uneoro. Zazpi tanto egin zituen eta hiru galdu. Aimar Ibarloza markinarrak lan gogorrari egin behar izan zion aurre hasieran, Anso eta Cordonek pilota asko kastigatzen zutelako atze koadroetara eta gozatu ezinik atzelari bati tokatzen zaion baino pilota gehiago galduaz. Bikotelagunaren anparoan bere buruarekin konfiantza gehiago zuenaren sentsaziotaz ere jabetu eta partiduaren azken zatian atzelari aurkaria dominatzera pasatu zen. Tanto bat egin zuen atzekoadroetan eta sei galdu. Enaitz Anso oronoztarrak partidaren lehen zati ederra jokatu zuen aurrelari batek egin ditzazken mota guzitako tantoak eskuratuz, denak ederrak baina apartekoa 11 eta 3 zihoaztela ezker gantxoz gurutzatutakoa. Zortzi tanto egindako eta zazpi galdu, gehitxo eta, Alberdirena ez bezela, bikotelagunaren joko beherakadak asko mermatuarazi zuen bere jokoa. Pablo Cordon iruñar atzelari sendoak oso ondo jokatu zuen hasieran, garbi aginduz bere terrenoan eta ormabiko batekin tanto bat ere eginaz, baina pixu haundia ere bai eta pilotari ezker eskubiz emateaz gain asko ibiltzea tokatu zitzaion kantxan eta bere jokoan beherakada nabaria izan zuen partidaren bigaren zatian, bost tantu galduaz eta bikotelaguna ere konpromisoan jarriaz sakerestotara sartuaz.
Bigarren norgehiagokan, azken zortzirenetako fasean jokatzekoa baina partidu karga haundia medio ez jokatzea erabaki zuen, Mikel Larrañaga Eneko Labakaren ordez jokatu zuen pilotari gazteiztarrak markatu zituen diferentziak, maila honetan ikustera ohituak ez gauden abiada emanez pilotari eta Otadui atzelariaren laguntza paregabearekin haustea lortuaz Zubizarreta-Erasunek osatutakoa bikote sendoa. 0-4, 3-6, 4-8, 7-12 eta 9-17 beti aurretik joanik markagailuan 22 eta 12 lortu zuten gailentzea eta finalerako txartela lortzea, majo saiatu arren amore eman behar izan zutelarik faborito edo garailetzat aurreikusi zitezken gipuzkoarrak. Gazteiztarrak min izugarria egin zuen ia erabat frontis erditik behera jotako pilotakadekin, ziztu bizian atera eta bote azkar baten ondoren behera erortzen zirenekin hain zuzen ere, bai sakez, boleaz eskubiz goitik behera edo eta ormabikoz zabalera, txapagainez izkutatuz ezker ormaren kontra eta ezker airez ere bai, gurutzatuz zabalera gantxoz edo eta txokoan luze bidaliaz ormaren kontra. Eman behar horrekin eta pilota batzuk galdu bazituen ere, batzutan lehenengo saikaeran lortzen zuen tantoa eta bestetan berriz bigarren edo hirugarrengoan aurkarien defentsa onari esker. Sakeak aparte utzita, non gehienak bere merituz zortzi igo ziren markagailura, hamaika tanto egin zituen gehi Zubizarretak galdutako bi eta Otaduik egindako batekin hogeitabikoa osatzen den. Sei pilota galdu zituen. Txapelketako beste partidu bikain bat Gorka Otadui berriztarraren atzokoa ere eta hirugarrena, atzekoadroetan etzen Erasun baino gutxiago izan eta galdu zuen pilota bakarra egindako beste batekin konpentsatu zuen. Iraitz Zubizarreta, alde batetik aurrekoadroetan etzuelako nahi hainbat pilota on izan errematerako, eta bestetik Larrañagak jokuz kanpo ere sarritan ateratzen zuelako, gehiago egin zezakenaken ustearekin joango zen behar bada etxera. Saiatu zen sakeresto eta guzi aurrelari aurkariaren jokoari aurre egiten baina hiru urteko diferentzia ere bai eta kolpean alde haundia zegoen pilotari batetik bestera. Bost tanto egin zituen hala ere. Ezin esan, ez eta gutxiagorik ere, Jon Erasunek partidu txarra jokatu zuenik. Larrañagak pozoinez betetako pilota asko bidali bazion ere asko izan ziren ekarritakoak, sake restoan eta ezker ormaren kontra txapagainez luze moztutakoak. Aurrekaldean bi tanto eder egiteko gai ere izan zen, biak zabalean eta ezkerraekin, bat botera txokoan juxtu juxtu jasotako pilota batekin eta atzeragotik airez bestea kontrakantxara bidaliaz. Aurkitzekotan ere, eta aurkarien lanak ere zer ikusia izanik noski, atze koadroetan Otaduiri nagusitu ez izanean antzemandako akats bakarra.
Bihar osteguna bigarren finalaurrekoetako jardunaldia gaueko 22:00tatik aurrera ohiko legez, honako partehartzearekin:
Abuztua 18
1
Exposito-Aranguren
Riol-Aizpuru
Jubenilak
2
Peru Labaka-Sanchez
Salaberria-Arratibel
23 urtez azpikoak