3 MAILA IZATETIK, BI MAILETAN JOKATZERA PASAKO DA TXAPELKETA
Antton Pebet zenaren oroimenez egiten den txapelketa prestatzen hasi da Behar Zana Pilota elkarteko lan taldea.
Lan taldea berria, gaztea eta indarberritua izango du torneoak eta aldaketa batzuk izango ditu.
Batetik, hiru mailatan jokatzetik hiru mailetan jokatzera pasako da txapelketa. Beraz, jaialdi bakoitzean bi partida jokatuko dira.
Kadete, jubenil eta nagusi mailetan jokatzetik beraz, gazteak eta nagusiak arituko dira. Gazteetan muga bezala, 21 urte bitarteko pilotariak hautatuko dira.
Bestetik, aurreko urteetan baino bi jaialdi gutxiago jokatuko dira. Ez da aurrekanporaketarik izango eta final laurdenetatik hasita, finalera bitartean 7 jaialdi izango ditu Anttonen Oroimenezkoak.
Egutegia honako hau izango da:
Final laurdenak:
Abenduak 10 larunbata
11 igandea
17 larunbata
18 igandea
Final erdiak
Abenduak 30 ostirala
31 larunbata
Finala: Urtarrilak 7
Urtero bezala, euskal herri osoko pilotaririk oneneak hautatuko dira, horren isla da azken txapeldun eta partaideetako askok profesionaletarako jauzia emana dutela: Laso, Arteaga, Ugalde, Urruzola, Erasun, Mendizabal III, Elordi, Jaka, Tolosa, Artola, Imaz, Agirre,Dario, Martija etab…