Zentzuaz

ENEKOITZ TELLERIA / Berria

Ikusten duzu bat kantxan horren egoki jarrita, horren txukun jokatzen, horren jori mugitzen. Ikusten duzu egindako ahaleginak markagailuan duela isla, eta sufrimenduak izaten duela saria. Eta ausartzen zara pentsatzera, edo harago joanda, ahopeka eta inork ez entzuteko moduan esatera, baietz. Oraingoan baietz. Hori dela «zentzuz jokatzea». Horrela ulertzen dugula (genuela) gehienok pilota jokoa: luze aritu, baztertu, landu eta bukatu. Hori dela zentzuz jokatzea eta, behingoz bada ere, zentzuak hartu behar diola aurrea goitibeheren lasterketari, anabasa ustezkoari, kaleari edo baleari, bertigoari.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE