Retegi II.a-Titin III.a finala Gasteizen, txapelketa betiko sendotu zuen lehia

Berria
Pilota maite duen oro akordatuko da harekin. 19997ko abenduaren 13a. Gasteizko Ogeta frontoia lepo. Ez Iruñea eta ez Logroño. Gasteiz aukeratu zuten antolatzaileek lurralde neutrala zelakoan -orduan ez zen orain bezain argi esaten eserleku gehien zituena zelako aukeratzen zutenik-, baina 19-21ekoan aho batez egindako garrasia bakarra zen: «Julian, Julian, Julian». Ez zeukan hark lurralde neutralaren batere itxurarik, ez behintzat partidaren amaieran.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE