Finalean, alderantziz

Barriolak pilota astunak aukeratu ditu eta Irujok biziak. Ligaxkan elkarren aurkako jokatutakoek ezaugarri berdinak zituzten, baina jabeak ziren ezberdinak.

IMANOL MAGRO  / Berria

Finalak desberdinak dira, pilota munduan maiz entzuten den esaldia. Desberdinak giroarengatik, eta nola ez, sariarengatik. Finalak txapelduna erabakitzen du, eta halako egunetan dena alda daiteke. Pilotak ere alda daitezke, asmoekin batera. Irujo eta Barriolaren artean hala suertatu da, hilabete eskasean biek iritziz aldatu baitute, elkarren aurka aritu zirenetik pilota desberdinen alde egin dute.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE