Amillategi
Experimentatzea gizakiaren izaeraren ezaugarri bat da. Badirudi pilota munduan ere, nahiz eta tradizioaren urak sakonak izan, noizean behin ideia bitxiren bat agertzen dela. Azkena frontoiak urdinez pintatzea da. Hilabeteetan zehar ibili izan dira frogak egiten, Manista.comek une oro informatu duen bezala. Azkenean ere, froga errealitate bilakatu da eta telebistetako adituen eta zaletuen esku geldituko da onartzea edo ez formula berria. Frontoiek eboluzionatu egin dute. Lehendabizi guztiak harrizkoak ziran, inolako pinturarik gabe. Gero, frontoi industrialak zuriz pintatu ziran, pilota beltzez jokatzen zelarik. Aldaketa iraultzailea telebistak ekarri zuen, berdea gailendu zenean frontoi profesionalen margo gisa. Betidanik zuriz jantzita egondako ormak, Eibarko Astelenakoak esaterako, joera berrira aldatu egin ziran, pilotari eta zaletu batzuen sentimenduak ikutu zuelarik. Esan beharra dago, ez zela aldatu bakarrik frontoiaren kolorea, baita pilotarien janzkera ere, alkandora zuritik gerrikoen koloretara aldatu bait zen. Orain urdina datorkigu. Nire ustez estetika garrantzitsua da edozein gizarte kiroletan, eta eskupilotan baita. Estetika tradizionalak zuria erabiltzen zuen garbitasuna eta dignitatea ematen zitzaion eginkizuna zela adierazteko. Beste kirol batzuetan ere horrela gertatzen zen, adibidez tennisean edo kriketean. Beraz, jokoaren dignitatea eta itxura garbia mantentzea polita dela uste dot. Frontoia urdina bada eta hobeto ikusten bada, ez litzateke arazorik egon behar zaletu gehienen artean. Hori esanda, janzkerak berreskuratu beharko luke izandako nortasuna. Hau da, nire ustez gerriko gorridunak orain bezala jokatu beharko luke, eta gerriko urdindunak zuriz. Ez da ideia arraroa, Wimblendon txapelketan zuriz janzten dira eta jokoaren ezaugarri bat da.
Horrez gainera, izan dugu beste ezperimentu bat ere asteburu honetan. Ostiralean, telebistaz eman zen Aspeko partiduan, Irujo Ladis Galarza (seme)kin jarri zuten. Efektu zuzena, armailak bete egin zirela eta zihur nago ikuslego haundi bat bildu zela etxeetan pantailaren aurrean. Enpresaren edo enpresariaren “bista” argi nabaritu zen, partiduak ikuskizuna sortu zuelako. Baina eritzi ezberdinak ere aipatu ziren. Joxean Tolosak komentatu zuen hobe lukela Galarza gazteak hirugarren partiduak jokatzea eta ez txapeldunarekin estelarrak. Egia da Galarza egin gabe dagoala. Behar du ofizioa ikastea. Atzelariek eramaten dute binakako partiduetan zama haundiena. Atzelari batek behar du pilotakada asko ematen saiatzea, sufritzen ikastea, Tolosa bera izan den pilotari gustagarri eta konpetitiboa bilakatzeko. Orain dela urte batzuk arte, atzelari batek erakutsi behar zuen maila bakoitzean dominatzen zuela hurrengora pasatu arte. Gallastegi berak ere, hogeitabat urterekin, oraindik beteranoekin jokatzen zuen, errebalidak pasatu behar izan zituelarik lehen mailara iristeko. Hori ez zen bakarrik beharrezkoa, baita ona ere. Disziplina, sakrifizioa eta lanaren bailoa irakasten laguntzen bait zuen. Azken urteetan ostera, kontrako kasu ugari ikusi ditugu. Ruben Beloki bera, debutatu eta ia berehala binakako txapelketan jarri zuten Julian Retegirekin. Gogoratzen dut Beloki gaztea Astelena frontoian sufrimendu aurpegiarekin ezkerrez pilota altzatzen saiatzen. Beloki fenomeno bezala pasatu zen. Hori ez da Galarzaren kasua. Baina, orduan ere enpresen interesak zirela eta beharbada ibilbide ortodoxo batek on egingo ziona ez zuen Beloki gazteak disfrutatu. Kontu haundiz ibili behar da gauza hauekin. Beroiz ere jarri zuten iaz konbinazio onenetan eta badirudi aurten bere eboluzioa mantsotu egin dela pixkabat. Eritzi honen aurka gauza bat esan daiteke. Galarzaren kasuan ez da erraza partidu luzeak prestatzea ofizio ikasi dezan. Mutilak egun ona badu eta ondo jotzen hasten bada, aurkariak aukera gitxi dauka aurre egiteko. Ostera, egun txarra badauka eta ez badu pilota azertatzen, partidua berdin berdin laburra izango da, momentuz galtzeko joera ere azaltzen du eta. Beraz, ez da lan erraza Galarza gazteari partidu luzeak prestatzea.
Mesedez, euskaraz idaztekotan, minimoki txukun idatzi, bestela euskarai garrantzia kentzea baita.
Artikulu hauek espero dut zuzentzaile baten eskuetatik pasatzea urrengorako, begietan min ematen du horrelako artikuluak irakurtzea, mamia interesgarria bada ere.
Hau blog bat da, beraz idazkera ere zuzenagoa izan behar da. Zuzenagoa izaterakoan akats batzuk agertu daitezke, baina uste dut zure eritzia ez dela batere orekatua.
Kirol munduan idazten diran blogetan, beste hizkuntza batzuetan ere, berdin gertatzen da eta irakurleek argi daukate zer irakurtzen ari diran. Zuk zeure erantzunean ere «euskarai» idatzi duzu, eta ez euskarari, baina argi ulertzen da zer esan nahi duzun.
Gutxienez mamia interesgarria iruditu zaizu.