Denboraldi osoan elkarteka jokatzen den lehiaketarik garrantzitsuena abiatzeko prest dago jada: XIV. Berria Txapelketa

Denboraldi osoan elkarteka jokatzen den lehiaketarik garrantzitsuena abiatzeko prest dago jada: XIV. Berria Txapelketa.

Final-hamaseirenetako lehen bi kanporaketak datorren igandean jokatuko dira, hilaren 9an, Hernaniko eta Astigarragako pilotalekuetan, 11:00ean.

Zehazki, Markinak (Bizkaia) eta Amurriok (Araba) neurtuko dituzte indarrak igande goizez, Hernaniko Udal pilotalekuan.

Ondorengo taldeak kantxaratuko dituzte bi elkarteek:

 

Kadeteak: Sololuze – Azpiazu (Markina) / Gancedo – Larrazabal (Amurrio)

Gazteak: Agirreamalloa – Ibarloza (Markina) / Albizuri – Ayesta (Amurrio)

Nagusiak: Albizu – Urizar (Markina) / Gerrero – Murga (Amurrio)

Hasiera batean, Markina jotzen dute faborito pronostikoek, batez ere gazte mailan Euskal Herriko bikote indartsuenetako bat daukalako. Hots, kadete eta nagusien arteko neurketak orekatuak espero dira, eta Amurriok ere izango ditu aukerak final-zortzirenetako kanporaketara igarotzeko.

Ordu berean, Txukun Lakuak (Araba) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) ikusiko dute elkar Astigarragako Udal pilotalekuan.

Ondorengo taldeak kantxaratuko dituzte.

 

Kadeteak: Azkoitia – Uranga (Azkoitia) / Otxoa – Orue (Txukun Lakua)

Gazteak: Cuevas – Azkoitia (Azkoitia) / Uribe – Alvarez de Eulate (Txukun Lakua)

Nagusiak: Juaristi – Juaristi (Azkoitia) / Iribarren – Perez (Txukun lakua)

 

Hasiera batean, kanporaketa gogorra eta orekatua espero da. Kadete mailan oso bikote indartsua dauka Azkoitiko taldeak, baina alderantziz gertatzen da nagusien mailan, Euskal Herriko bikote onenetakoa baitu Txukun Lakuak. Hortaz, baliteke gazte mailako partidak erabakitzea nork egingo duen aurrera. Uribe aurrelari arabarra sasoi onean dago, baina gipuzkoarrek emango dute zeresana.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE