Jorge Oteiza eskultura multzoa atzo inauguratu zuten Azkoitian; sei pilotaleku biltzen ditu
Jorge Oteizaren hil baino lehenagoko hausnarketetako bat gauzatu dute, Azkoitiko (Gipuzkoa) Oteiza pilotalekuen lehen fasea bukatuta. Carlos Lopez de Ceballos arkitektoak eta Anton Mendizabal eskultoreak egin dute sei pilotaleku elkartzen dituen multzoa. Atzo Azkoitiko pilotari gazteek eta haurrek estreinatu zituzten sei pilotalekuak, inaugurazio ekitaldiaren aurretik. Xabier Euzkitze bertsolariak pilotalekuentzako bere desioa ere plazaratu zuen, bertsotan: «… ez begiratu museo bezala, beti umez beteta egon daitezela».