Ozafrain eta Sorhuet bigarren fasean dira

OZAFRAIN 40
KURUTXARI 24

SORHUET 40
LARRETXEA 17

Gara

Ozafrainek eta Sorhuetek lortu zuten Superprestigioko bigarren fasea jokatzeko txartela; izan ere, atzo partidak irabazi baitzituzten.

Atzoko bi partidak kaskarrak atera ziren.Lehenengoan, oreka lehen bost kintzetan bakarrik izan zen. Hortik aitzinera erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Ozafrainek. Kurutxarik tarte handiegirik gabe partidaren lehen zatian eutsi zion, baina gero Bankakoak nahi bezala eraman zuen norgehiagoka, eta irabazi egin zuen. Bigarren neurketak ez zuen ezer izan. Sebastien Sorhuet 20-1 aitzineratu zen, eta kanporaketa erabakita geratu zen. Larretxeak atzo ez zuen egunik onena izan, eta horrek gauzak erraztu zizkion Sorhueti.

Bigarren fasea honela geratuko da.Lehen multzoan, Waltari, Etxeto eta Sorhuet arituko dira; eta bigarren multzoan, berriz, Muskarditz, Ezkurra II.a eta Ozafrain izango dira. Fase hori datorren igande arratsaldean abiatuko da Donibane Garazin. Lehen partidan Waltari eta Etxeto neurtuko dira, eta bigarrengoan, Muskarditz eta Ezkurra II.a



© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE