Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak

Partida asko jokatu ditut ikusle askoz gutxiagorekin», aitortu zuen Barriolak Tolosan (Gara)

Gustura hartuko luke gaur gauerako Beotibarren bertan Aspek prestatutako jaialdiak hasteko Larralde eta Apezetxea lau eta erdian eta Chafee-Eulate/Berasaluze IX-Pascual partida nagusian  atzoko pilota aukeraketan izandako ikusmina. Abel Barriolak berak zera aitortu zuen: «Partida asko jokatu ditut jende gutxiagorekin». Izan ere hirurehun zale baino gehiago joan ziren atzo Tolosako pilotalekura, baina ez hori bakarrik, materiala apartatu eta Juan Mari Juaristiren alboan ohiko argazkia ateratzea amaitu zutenean, tanto on askok izaten ez dituzten txaloak ere jaso zituzten igandean Lau eta erdirako finalerako txartela jokatuko duten bi pilotariek.



© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE