ILUNPE-HERNANI ETA PAGAZPE-OBERENA KANPORAKETEKIN ABIATUKO DIRA BERRIA TXAPELKETAKO FINAL-LAURDENAK

Ilunpe

Euskal Herriko zortzi pilota elkarte onenak prest dira jada XIV. Berria Txapelketako final-laurdenak abiatzeko, eta asteburu horietan lautik bi kanporaketa jokatuko dira, Hernanin eta Urnietan. Besteak beste, igandez goizez Hernanin gipuzkoarren arteko derbia izango da, harrobian bikain lanean ari diren Hernani eta Azpeitia lehiatuko baitira. Igande arratsaldean, bestalde, txapelerako hautagai sendoenetako bik neurtuko dituzte indarrak: usurbildarrek eta Iruñeakoek.

 

———————————————————————————————————- Igande goizez Hernaniko pilotalekuan Gipuzkoako bi klub onenetako lehiatuko dira, 11:00eatik aurrera. Azpeitiako Ilunpe aterako da faborito, batez ere gazte mailan daukan bikote sendoagatik, baina kanporaketa orekatua espero da, eta Hernanik etxean jokatzearen abantaila baliatu nahiko du finalerdietarako txartela lortzeko. Ondorengoak izango dira partidak.

 

Hernani

ILUNPE (AZPEITIA) – HERNANI

Kadeteak: Alberdi II – Unanue / Salaberria – Zugasti

Gazteak: Egiguren – Iriarte / Agirre – Insausti

Nagusiak: Alberdi – Murgiondo / Ojuel – Lizeaga

 

Kadete mailan partida orekatua espero da. Gipuzkoako bi bikote onenetakoak ditu talde bakoitzak, eta ikusi beharko da bakoitza nolako sasoian iristen den konpromiso horretara. Zehazki, Gipuzkoako herriarteko txapelketan lehiatuko dira bi taldeok egun bat lehenago, azpeitiarrak azkoitiarren aurka eta hernaniarrak zizurkiltarren kontra, eta ikusi beharko da nola iristen diren pilotariak konpromiso honetara.

Gazte mailan Azpeitiko bikotea faborito aterako da. Egiguren eta Iriarte, gazteak izanagatik, konpromiso handiko partidak jokatzen ohituta daude, eta elkarrekin bikote sendoa osatzen dutenez, Agirrek eta Insaustik zail izango dute haiek menderatzea. Asko jokatu beharko lukete ezustea eman ahal izateko.

Eta, nagusietan, goi mailako lau pilotari egongo dira kantxan. Hernaniren aldetik, Ojuel eta Lizeaga ariko dira. Biak ala biak esperientzia handikoak dira. Atzelariak kolpe indartsua du bi eskuekin, eta Ojuelek errematerako gaitasuna eta abiadura bizia jarriko dizkio partidari. Hori bai, Alberdi eta Murgiondo ere ez dira atzean gelditzen. Atzelari azpeitiarra sasoirik onenera itzultzen ari da berriro ere, eta Alberdi askoz gazteagoa izanagatik, aurpegia ematen saiatuko da. Enpresa profesionalekin entrenatzen ari da, eta konfiantzaz gainezka dago.

 

———————————————————————————————————-

Pagazpe

 

Igande arratsaldez goi mailako kanporaketa jokatuko da Urnietako Udal pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Iruñeako Oberena eta Usurbilgo Pagazpe ariko dira aurrez aurre, eta biak txapelerako hautagai sendoenak izaki, irabazten duenak urrats garrantzitsua egingo du aurrera begira. Hasiera batean, baliteke gazte mailako partida erabakigarria izatea. Ondorengoak izango dira partidak.

 

OBERENA (PAMPLONA) – PAGAZPE (USURBIL)

Kadeteak: Oskoz – Cuairan / Galarraga – Iruretagoiena

Gazteak: Mata – Cordon II / Exposito – Aranguren

Nagusiak: Garcia – Cordon / Santxo – Altuna

Oberena

 

Jaialdiko lehen partidan faborito garbi aterako dira Oberenako Oskoz eta Cuairan. Izan ere, Euskal Herriko txapeldunak dira, eta badirudi Usurbilgo Galarraga eta Iruretagoiena baino koska bat gorago daudela. Maila politekoak dira gipuzkoarrak ere, baina abiaduran beste bizitasun bat dute nafarrek.

Gazte mailan oreka eta borroka gehiago espero da, eta gainera erabakigarria gerta daiteke. Oberenaren aldetik Matak eta Cordon II.ak jokatuko dute. Aurrelariak GRAVNI txapelketa irabazi berri du, eta atzelariak oso sendoa da, gutxik bezala baitaki sufritzen. Dena den, izugarri jokatu beharko dute Exposito eta Aranguren mendean hartzeko. Expositok abiadura izugarrian ibiltzen du pilota, eta baliteke haren egunaren arabera egotea neurketa hori. Arangurenek enpresa profesionalen begirunea jaso izan du aspaldian, baina sufritzen ari da aurten, bere momentu onenetik oso urrun baitago. Halere, maila handia dauka.

Nagusietan, azkenik, faborito garbi aterako dira Santxo eta Altuna usurbildarrak. Euskal Herriko egungo txapeldunak dira, esperientzia asko dute, eta aurkariak baino koska bat gorago daudela jakina da. Garcia eta Cordon gazteak dira, oso maila onekoak, baina kosta behar zaie aurkariei aurre egiten. Halere, sorpresa emateko gaitasunik ez dute falta.

 

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE