Patxi Ruizek min hartu du eskuin zangoko bikian; bere maila eman ezinik ibili da Lizarrakoa
Gara
BARRIOLA 17
PATXI RUIZ 8
Iraupena: 40 minutu. Benetako jokoa: 9 minutu. Markagailua: 0-2, 7-2, 7-3, 8-3, 8-4, 11-4, 11-8. Sakez: 3 Barriolak eta 2 Patxi Ruizek. Egindakoak: 6 Barriolak eta 4 Patxi Ruizek. Galdutakoak: 4 Barriolak eta 11 Patxi Ruizek. Gertaerak: Lau eta Erdiko final-laurdenetako partida Bergarako Udal Pilotalekuan. Patxi Ruizek bertan behera utzi zuen lehia 17-8koan eskuin zangoko bikian min hartuta.
Abel Barriolak osatuko du Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietako ligaxka. Leitzakoa 17 eta 8 irabazten ari zenean, Patxi Ruizek min hartu zuen eskuin zangoko bikian zabaletik pilota bat itzultzeko ahalegina egitean, eta, beraz, Aspekoak lortu du sailkapena. Barriolak, Olaizola II.ak, Titin III.ak eta Irujok neurtuko dituzte indarrak hamabost egun barru hasiko den finalerdietako ligaxkan.