Dakizuenez, joan den asteburuan jokatu ziren Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehendabiziko finalak, eskuz binakako hainbat, alegia. Lapkek irabazi du nagusien Ohorezko Mailako lehia, eta Intxurre (nagusien 1. maila), Atzapar (nagusien 2. maila), Gazteleku (jubenilen 1. maila) eta Tolosa-Aurrera 2 (kadeteen 1. maila) dira Gipuzkoako beste txapeldun berriak. Lotura honetan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/2zWZHAw. Pare bat argazki ere bidaltzen dizkizuegu.