Profesionaletan hogeita lau urte egin ostean, Alberdi I.ak azken txapelketari ekingo dio gaur Felixen alboan
Euskadiko Federazioak antolaturiko Munduko Binakako Txapelketa gaur hasiko da Durangoko Ezkurdin (22:15, ETB 1). Aurreneko partidan Ricardo Alberdik eta Felixek, Olha eta Alliezen aurka jokatuko dute, A multzoko lehen partidan. Multzoko hirugarren partaideak Egiguren II.a eta Lopez dira, Daniako bikotea. Bi hauek denbora gutxi izango dute kinieletatik partida luzeetara egokitzeko, eta horrek ez die mesederik egingo. Ondorioz, gaurko partidako irabazleek pausu handiaemango dute finalerdietarako bidean.