Joan den ostiral honetan Larraun Pilota Elkarteak antolaturiko neguko txapelketen finalak izan genituen.
Txapelketa hau, alebin, infantil, kadete eta jubenilen mailatan jokatu da, 16 bikotek parte hartu dutelarik, Araxes, Aurrera, Buruzgain eta Larraun Pilota Elkartetako ordezkariak izanik.
Alebinetan denak Larraungoak izan genituen eta txapeldunak Joar Merino eta Endika Galarza izan ziren, Mattin Goikoetxea eta Aimar Ijurkoren kontra 18 eta 4 irabaziz. Infantiletan berriz, Larraungo Akier Arroki eta Aimar Goldarazenak emaitza berberarekin irabazi zieten, Araxes Elkarteko Xabi Lasa eta Eneko Goikoetxeari. Kadete eta jubeniletan Larraungo eta Ultzamako ordezkariak izan genituen, lenbizikoan Ultzamako Xabi Gerendian eta Julen Sarasak 22 eta 13 irabazi zutelarik Hodei Ijurko eta Iker Ortizen kontra. Eta azkenik, azken partidan jubeniletan Larraungo Iñaki Galarza eta Aimar Saralegi atera ziren txapeldun, Ultzamako Tasio Diez de Ulzurrun eta Jabier Arceren kontra 22 eta 14 irabaziz.
100 bat lagun bildu ziren pilotalekuan finalak ikustera, kanpoan eguraldi elurtsua egin zuen egun batean. Sari banaketan, 4 gonbidatu berezi izan genituen trofeoak banatzen, batetik etxeko Xuban Armendariz eta Enrique Galarza eta bestetik federazioko beste bi ordezkari. Partiduen bitartean txokolate beroa banatu zen bertaratu ziren guztiei.
Larraun Pilota Elkartetik eskerrak eman nahi zaie gure txapelketatan parte hartu duten guztieei, eta frontoira hurbildu diren pilotazale guztieri. Baita laguntza ematen diguten 2 udalei, kirol mankomunitateari, patrozinatzaileei, bazkideei eta federazioari.