Urrutiak sasoi onean dagoela erakutsi dio Zeberiori (40-33)

Casino Kursaaleko finalistek elkarren aurka jokatu dute binaka, eta Saldiaskoa izan da nagusi

I. M. -Berria

Patxi Zeberiok eta Miguel Mari Urrutiak, larunbatean buruz buruko Casino Kursaal torneoko finala jokatuko duten pilotariek, indarrak neurtu zituzten atzo Galarretan. Biek finalaren astean jokatzea erabaki zuten, eta enpresak elkarren aurka jarri zituen. Urrutiak Imanol Altunarekin jokatu zuen, eta Zeberio eta Ionen aurka irabazi zuten (40-33).

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE