Berasaluze IX.ak min hartu du Bergarako festetako jaialdian

Berria
Bergarako mendekosteetako jaialdia jokatu zen atzo udal pilotalekuan, eta lehenengo partida ez zen bukatu, Asier Berasaluze Bigarren Mailako Txapeldunak min hartu zuelako. Sakea ateratzera zihoala, zaintiratua izan zuen gerrialdean. 7-3 ari ziren Capellan-Nalda III.a kontrarioak Berasaluzeren beraren eta Goñi III.aren kontra. Saiatu zen Berasaluze jarraitzen, baina 16-8koan amore eman behar izan zuen. Gaur jakingo da zer daukan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE