Doblean, Irujoren alde

Atanoko harmailetan baturiko jendetzaren aurrean, Olaizola II.ak eta Martinez Irujok gustuko pilotak aurkitu zituzten igandean jokatuko duten buruz buruko finalerako.

IMANOL MAGRO / Berria

Jendetza harrigarria batu zen atzo Donostiako Atanon. Irujok eta Olaizolak makina bat jaialdi jokatuko zituzten jende gutxiagoren aurrean. Igandeko finalak ikusmin izugarria sortu du, eta 500 zale inguru frontoira hurreratu ziren pilota aukeraketa ikustera. Bi pilotariek pilotak aukeratzeko zuten denbora guztia xahutu zuten, biei sortako pilota guztiak gustatu zitzaizkien eta zalantzak hobea zein izango zen erabakitzean iritsi zitzaizkien. Finaletan ohikoa den legez, ez zen arazorik egon pilotekin,eta biak gustura gelditu ziren aukeratzailearen lanarekin. Irujok Olaizolak baino pilota indartsuagoak aukeratu zituen, behetik gehiago ibiltzen direnak. Iberokoa indartsu dago, eta min egiteko aproposak diren pilotak aukeratu zituen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE