Txapeldunari irabazteko

Bost dira orain arte Aimar Olaizolari buruz burukoa irabazteko gai izan diren pilotariak. Egungo txapelduna mendean nola hartu azaldu diote BERRIAri bost pilotari horietatik lauk.

IMANOL MAGRO / Berria

Aimar Olaizolak bide luzea egin du buruz buruko txapeldun izan arte. Gazte pasatu zen profesionaletara, eta txapela jantzi aurretik makina bat aldiz jokatu zuen Manomanista. Bere ibilbidean irabazitako partidak porrot bakan batzuekin uztartu ditu. Txapelketako bere balantzea nahiko adierazgarria da, hogei partida jokatu eta zazpi galdu baititu. Porrot gehienak, baina, aurreneko urteetan iritsi ziren, bi urte baitira ez duela buruz buruko partidarik galtzen. Bost dira Olaizolari buruz burukoa irabazi izanaren ohorea duten pilotariak: Oier Zearra, Jorge Nagore, Patxi Ruiz, Yves Salaberri Xala eta Juan Martinez Irujo. Bost horietatik lauk euren iritzia eman dute, Jorge Nagore egun Bakersfielden (Kalifornia, AEB) ari baita jokatzen, eta berarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE