‘One wall’-a plaza libre garaikidea

Euskadiko Federazioak irlandar erako pilota txapelketa antolatu du lehen aldiz. Bertatik irten dira abuztuan Kanadako Munduko Txapelketan parte hartuko duten pilotariak.

IMANOL MAGRO / Berria

New Yorkeko (AEB) auzo txiro eta jendetsuetan ehunka pilotaleku txiki aurki daitezke. Gomazko pilota eta eskularru fin batzuekin, lau lagun pilotan jokatzen. Kantxa babesten duen alanbrearen atzean pertsona ugari ageri dira, sututa, zirrara bizian batera eta bestera animatzen; ez da apusturik falta. Pilota joko bitxia da, izugarri bizia, irlandar erako pilotaren jokamoldeetako bat da da one wall, horma bakarra alegia. Jokoa kirol bilakatu zen antzina, eta federazioak eta Munduko txapelketak daude. Hurrengoa abuztuaren 2tik 13ra jokatuko da, Edmontonen (Kanada) eta Euskal Herriak bere pilotariak izango ditu bertan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE